GARA > Idatzia > Kultura

Aisiari gorazarre eginez jantziko ditu kaleak Getxophoto jaialdiak

Laugarren urtez Getxoko kaleak argazki galeria erraldoi bilakatuko dira bihartik aurrera. Europa eta Ipar Amerikatik iritsitako hogei argazkilarik aisialdi aukera ezberdinak erretratatu dituzte eta urriaren 3ra bitartean izango dira ikusgai herriko hainbat gunetan. Jaialdia Areetako Andres Isasi musika eskolan abiatuko da, argazkilarien eta lehenengo aldiz komisario lanak egin dituen Frank Kalero kataluniarraren arteko elkarrizketa ireki batekin.

p040_f01_203x120.jpg

Ane ARRUTI | GETXO

«Lan egitea sakralizatuta dagoen herri honetan», aisiari gorazarre egitea hautatu du Getxophotok bere laugarren edizioan, Begihandi elkarteko Jokin Aspuru zuzendariak azaldu zuenez. Bihar hasi eta datorren hilera arte iraungo du jaialdiak, eta Europatik iritsitako lanak erakutsiko ditu gehienbat, baita AEBetako eta Kanadako egileenak ere. Horien artean dira, esaterako, Martin Parr, James Mollison, Steve Schofield edo Naomi Harris.

Aurtengo berrikuntza nagusia Frank Kalero komisarioa da. Hiru urtez aritu den Alejandro Castelloteren lekukoa hartu du kataluniarrak. «Berak ikuspegi kontzeptualagoa zuen. Ni, ordea, prosaikoagoa naiz, nire lana dokumental argazkigintzara bideratu dut batez ere», azaldu zuen atzo. Hainbat argazkilaritza aldizkariren sortzaile eta zuzendari izan da Kalero, «Ojodepez» edo «The world according» kasu. «Getxophotori ezberdina delako eman nion baiezkoa», esan zuen. «Jaialdiak espazio publikoa inbaditzen du eta horrek jendea argazkiekin topo egitera derrigortzen du. Askok orduan ezagutzen dute argazkilaritza, beste askok ez zaiela gustatzen ikusten dute. Erreakzio horiek dira gustura sentiarazten nautenak».

Autoerrealizaziorantz

«Jendeak, horretaz jabetu ez arren, bere burua aurkitzera bideratzen du aisia», esan zuen Kalerok. «Aisiaren paradoxa da: batzuentzat dibertsioa eta autoerrealizazioa dena (sukaldean aritzea, larrua jotzea...), beste batzuentzat beren lanorduetako betebehar neketsua da. Horrek eramaten gaitu pentsatzera gehienok okerreko lekuan gaudela, egin behar ez genukeena egiten. Zorionekoak ez direnentzat lana dirua irabazteko baliabide bihurtu da eta aisia, diru hori xahutzeko modua».

Horrexegatik egingo dugu topo hain argazki ezberdinekin. Martin Parr britainiarrak, adibidez, «Luxury» deituriko seriean, luxuzko jai edo azokak bildu ditu. «Musika arloan The Rolling Stones dena, Martin Parr da argazkilaritzan», konparatu zuten atzo antolatzaileek. Biharko «Opening» ekitaldian bertan izango da bere lana aurkezten.

Martin Schoeller alemaniarrak -Barack Obamaren kanpainetako argazkilaria, besteak beste- askori nolabaiteko ikara sortu dioten hiru argazki kokatu ditu Ereagako kaian. «Female Bodybuilders» edo bigorexia duten emakumeak ageri dira, «neurriz gaineko giharrak eta fakzio aberetuak» dituztenak.

Kaleroren hitzetan, erakusleku nagusia kalea izanik, erronka zailena publiko heterogeneo horri gogorregiak egingo ez zaizkion irudiak hautatzea izan da eta egokiak ez direnak areto itxietan jarri dituzte. Naomi Harris kanadarra da horren adibide. «Ezohiko bizitza sexuala» duten bikote edo taldeak izan ditu jomuga, AEBetako hainbat hiritako swingers-ak. Amezti aretoan egongo da bere lana ikusgai.

Oso bestelakoa da Eduardo Arrillaga elgoibartarrak aurkezten duen «Sokamuturra» lana. Hamar urtetan zezenaren aurrean ateratako argazkiak dira, zuri-beltzean.

Kaleetan zehar aurkituko ditugun erakusketez gain, bi ekimen berezi ere aurkeztu zituzten atzo. Batetik, Peter Dench britaniarraren «Drinking of England» lana 5.000 edalontzi-azpikoetan editatu, eta herriko tabernetan banatuko dituzte. Bestetik, «Argaz(ni)kiak» egin dituzte, Galder Izagirrek kontzertuetan ateratako sei argazkiekin inprimatutako kamisetak. Modu horretan, «koadrilen artean banatuta, jendea bera bihurtzen da euskarri», azaldu zuen Aspuruk. Bestalde, ohiko programazioari eutsiko diete, bisita gidatu edo tailerrekin.

«¡Bienvenidos al mundo real! El fotoperiodismo ha muerto»

Con ese titular saludaba Jean-François Leroy, director de Visa pour l´Image, a los asistentes al certamen más importante de fotoperiodismo de Europa, que se celebra en Perpiñán (Estado francés), desde el pasado sábado y hasta el próximo 12 de setiembre. Tras la apocalíptica frase, el fundador del prestigioso evento saludaba a los asistentes al mismo: «Aunque es cierto que nos encontramos en tiempos difíciles para los profesionales (por la reducción significativa de los encargos de revistas, el descenso de las tarifas y la proliferación de las imágenes sin derechos de autor) en su XXI edición, Perpiñán sigue siendo, más que nunca, la cita ineludible de aquellos que practican el fotoperiodismo y, de manera más general, de aquellos a los que les encanta». Para todos ellos, «Visa pour l´Image descubre, redescubre, confirma y destaca lo mejor de la producción anual». Además, el éxito creciente del festival «es una muestra de que la gente todavía se interesa por la historia del mundo, a pesar de que los grandes medios de comunicación cada vez dedican menos esfuerzo a mostrarla, en favor de una actualidad más frívola y superficial». Y tras la introducción, proseguía con una interesante reflexión: «Un ejemplo increíble, que roza la caricaturización, es la muerte de Michael Jackson. Sin duda, se trataba de un artista inmenso, fuera de lo común. Es cierto que resultaba atractivo y fascinante, a la vez que multifacético e incómodo y, por tanto, era enigmático. Tenía millones de fans en todo el mundo, que lloraron su pérdida. Pero, durante diez días, o quizá más, se nos ha hablado sólo de eso y resulta inaceptable. Sí, aún sabiendo que no haré amigos sino quizá enemigos, debo preguntar: ¿Un muerto en Los Ángeles merece el silencio absoluto sobre el resto del mundo? Afganistán, Irak, Pakistán, Irán, Darfur, ¡callaros! Morid en silencio, ya que la muerte del `Rey del Pop' lo eclipsa todo. Sin duda, la muerte de Jackson forma parte de la información. Pero cuando se convierte en toda la información, ¿no hay algo que falla? ¿Dónde está la famosa jerarquía de la información que se enseñaba en todas las escuelas de periodismo, no hace tanto tiempo? ¿Sigue significando algo la palabra deontología? Perpiñán muestra el mundo tal y como es a través de sus exposiciones».

Visa pour l´Image, que el pasado año registró casi 200.000 entradas, expone la obra de treinta autores a través de 27 exposiciones con reportajes o antologías fotográficas sobre temas muy variados, y presenta veladas de proyecciones al aire libre hasta el 4 de setiembre. A. BILBAO

BISITA GIDATUA

Larunbat goizean Frank Kalerok, Getxophotoko komisarioak, eta jaialdira bertaratutako egileek bisita gidatua antolatu dute, lan ezberdinak azaltzeko. 11.30ean abiatuko da Algortako kultur etxetik.

«OPENING»

Bihar hasiko da jaialdia Areetako Andres Isasi musika eskolan, 19.45ean. Harris, Schofield, Meichsner eta Salvans bertan izango dira eta Parr eta Kaleroren arteko elkarrizketarekin amaituko da.

Biltzarrak kanpoko gazteak erakarri ditu

Argian elkarteak antolatzen duen argazki Biltzarrak 18. edizioa betetzen du aurten. Ipar Euskal Herriko argazkilaritza lehiaketa garrantzitsuenak mahastia eta ardoa irudikatu nahi izan ditu aurtengoan. 165 parte-hartzailek igorri dituzten argazkietarik herena aukeratu du epaimahaiak. Irailaren 4tik 19ra Donibane Garaziko Apezpikuen Kartzelan eginen den erakusketa osatuko dute aukeratu obrek.

Aurtengo edizioan parte hartu duten 165 argazkilariekin kontent agertu dira antolatzaileak, beste urteetako parte-hartzearen batez bestekoa aintzat hartuta. Urtearen eta gaiaren arabera 90 eta 230 parte-hartzaile izan ditu lehiaketak. Aurtengo berezitasuna kanpoko argazkilarien kopurua da, izan ere aurrekoetan ez bezala, parte-hartzaileen erdiak Euskal Herritik kanpoko lurraldeetako argazkilariak izan dira.

Biltzarrak beteko dituen egunekin bat eginen dute aurten ondarearen egunek, eta horren karietara, Nafarroa Behereko hiriburuko hiru gunetan lau argazkilari profesionalen erakusketak antolatuak izan dira aldi berean. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo