GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Estatu espainoleko bankuak, lagundu dieten herritarrek ez bezala, krisia gainditu dute

Estatu espainoleko bankuek, inolako zalantzarik gabe, gainditu egin dute finantza krisia. Baita hark eragin zien sustoa, atzo argitaratu zituzten emaitzak edozein susto gainditzeko modukoak dira eta. Izan ere, komisioak eta bestelako zerbitzuak garestitu badituzte ere, aurtengo lehenbizio sei hilabeteetan 8.000 milioi euro irabazi dituzte. Jakina, etekin horiek aurretik joan den urteko epe berean baino gutxiago -%6,7 gutxiago, hain zuzen- irabazi dutela esanez jakinarazi zituzten; hala ere, haien funts-hornidurak %10,3 egin du gora, 10.000 milioi euroraino. Beraz, irabazi horiek nabarmenak dira, hein handi batean Gobernuak eman zien laguntzari esker, Gobernuak herritar guztien diruarekin eman zien laguntzari esker. Herritar horietako askoren ekonomiaren gainbehera arintzeko, ordea, pentsaezina da Gobernuaren laguntza lortzerik. Aitzitik, horiek larrutik ordaindu behar dute defizit publikoaren murrizketa, beren pentsioen eta lan eta gizarte eskubideen murrizketaren bidez, besteak beste bankujabeek eta enpresaburuek -ekonomia, euren ekonomia, suspertze aldera- eskatzen duten bezala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo