GARA > Idatzia > Ekonomia

Irailaren 29an

Nafarroako Ezker Batuak bat egin du CCOOk eta UGTk deitutako grebarekin

Nafarroako Ezker Batuko koordinatzaile nagusi Jose Miguel Nuinek, alderdi horren izenean, bat egin zuen atzo, UGTk eta CCOOk heldu den irailaren 29rako deitu duten greba orokorrarekin. Grebari babesa emateaz gain, mobilizazioa dela-eta bi sindikatuek idatzitako manifestuari atxikimendua eman zion Nuinek. Bertan, Gobernu espainolak onartutako «murrizketa sozialak eta langileen eskubideen ezabatzea» salatzen da, eta aipatzen da neurri horiek guztiek «erabateko gaitzespena» merezi dutela. Ezker Batuko buruzagiak Kongresu espainolean ordezkaritza duten alderdiei eskatu zien ez diezaiotela beren bozarekin Gobernuari bidea ireki murrizketak eta erreformak aurrera eraman ditzan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo