GARA > Idatzia > Ekonomia

Nafarroako Ogasunak iaz baino 0,1% gehiago bildu du abuztua bitartean

GARA | IRUÑEA

Nafarroako Ogasunak 1.775,4 milioi euro bildu zituen zergen bidez iragan abuztua bitartean, iaz baino %0,1 gehiago, Alvaro Miranda Ekonomia sailburuak atzo jakinarazi zuenez. Mirandak prentsaurrekoan adierazi zuenez, BEZaren igoeraren ondorioz izandako diru-sarrera handiagoak eta beste zergek izandako emaitza onak, Sozietateen gaineko Zergan izandako murrizketa nabarmena parekatu dute -zerga horren bidez Nafarroako Ogasunak jasotakoa %51 gutxitu da hilabeteotan-.

Zuzeneko zergek -Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak eta Sozietateen gainekoak, batez ere- 832,8 milioi euroko ekarpena egin diote Ogasunari lehen zortzi hilotan -iaz baino %18,9 gutxiago-, eta zeharkako zergen bidez 922,2 milioi jaso ditu Ogasunak -%27,3 gehiago-.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo