GARA > Idatzia > Euskal Herria

Porrontxoetako Jai Batzordeak irtenbidea gertu dela jakinarazi du

Porrontxoetako Jai Batzordeak plazaratutako proposamenaren «irtenbidea gertu» dela adierazi zuen. Egoera desblokeatutzat jo dute, «itxuren arabera», txosna, karpa eta oholtza jartzeko baimena jasoko dutelakoan.

p015_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

Pasa den abuztuan jaietako batzordeak Donostiako alkate Odon Elorzari egindako proposamenaren erantzuna heltzear dela adierazi zuten Porrontxo Jai Batzordeko kideek. Tejeria kaleko txosnak kendu eta Plaza Berrin karpa bat jartzeko eskaera plazaratu zuten orduan. «Kostata eta izerdi ugari botata», hainbat lekutan «atea jo ondoren», udal gobernuko partaideen bitartekaritzarekin «nola- baiteko negoziazio prozesua» egin ostean, irtenbidea gertu dela azaldu zuten.

Alkatearekin edota Kulturako buru den Denis Itxasorekin aurrez aurre eseri ez diren arren, ukatutako baimenak eskuratzeko tramiteak hasi direla, eta beraz, hauek bukatuta baieztapen ofiziala eskuratuko dutela iragarri zuten. Hain zuzen, hurrengo astean espero dute baieztapen ofiziala eta horren ondotik, xehetasunak emango dituztela jakinarazi zuten egiatarrek. Hala nola, aurtengo porrontxoetarako prestaturiko ekintzen xehetasunen berri emango dutela.

Udalarekin izandako tirabirak, aurtengoan «gordinera» iritsi direla azaldu zuten, baina, «urtetik urtera, ibilbide oparoa eta emankorra izan dute geure festek eta ondo egindakoez harro eta hobetzekoak hobetuz aurrera egin dugu», aitortu zuten.

Ildo horretatik, esker onez agertu dira, «babesa, elkartasuna eta berotasuna» agertu dieten guztiei eskerrak emanez, bereziki, Donostiako Piratei eta Bilboko Konpartsei, baita bertaratzeko gonbidapena eginez ere.

hurrengo astean

Hurrengo astean espero dute Udalaren baieztapen ofiziala, eta horren ondotik, aurtengo jaietarako prestaturiko ekintzen xehetasunen berri emango dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo