GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Jokoak Zazpi Herrialdeetako Txapelketa

Nafarroa Garaiak aginte makilarekin jarraitu nahi du

Egungo txapeldunekin batera, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Araba, Nafarroa Beherea eta Zuberoa neurtuko dira gaur, 16.00etatik aurrera, Hendaian.

p045_f02.jpg

Jon LEUNDA |

Euskal Herriko Zazpi Herrialdeetako Txapelketa jokatuko da gaur 16.00etatik aurrera, Hendaiako Gaztelu Zahar pilota plazan. Bertan, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Araba eta Zuberoa arituko dira.

Hamar kiroletan lehiatu beharko dira herrialdeak. Sokatira (goma gainean), lokotx-biltzea, orga-jokoa, txinga, ingude-altxatzea, zaku-lasterketa, lasto-altxatzea, harri-jasotzea, aizkora eta trontza dira egin beharreko kirolak.

Nafarroa Garaia izan da azkeneko sei urte hauetako txapelduna, eta berriro ere beraiek dira irabazteko faborito nagusiak. Iaz Gipuzkoa izan zen bigarren, eta Bizkaia hirugarren, nahiz eta hauengandik oso gertu amaitu zuen Lapurdik ere. Iaz Lapurdiren gorakada ikusi zen, eta Arabaren beherakada, izan ere, aipaturiko lau hauengandik oso aparte geratu baitziren Araba, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Herrialde bakoitzak, berez, kirol bakoitzeko txapeldunak eraman beharko lituzke, baina urtero izaten da hutsegiteren bat eta aurten ere izango dira. Beste herrialde batzuek, batez ere Zuberoak eta Nafarroa Behereak dituzte arazorik gehien kirol guztietan partaideak topatzeko, herrialde txikiak baitira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo