GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Aldaketa sustraietatik hasten da Nafarroan

Albiste garrantzitsu eta mamitsua eman berri dute Nafarroan ezker abertzaleak eta EAk. Historikotzat ere har liteke okerrik gabe, azken hamarkada hauetan Foru Hobekuntzak islatzen duen iruzurra desegin nahi izan duten sektoreen artean ez baita orain arte gutxiengo akordio finkorik izan. Egia da tarteka hauteskunde koalizioak osatu direla (EA-EAJ 1990eko hamarkadan, EH 1998an, Nafarroa Bai 2004tik aurrera...), baina ahalegin horiek guztiak taktikoak izan ohi dira neurri handi batean, hauteskundeei begirakoak, eta bistan denez ezin izan dute Nafarroako eskuin espainiarzalearen hegemonia inposatua irauli.

Orain, errotik, sustraietatik, hastea erabaki dute EAk eta ezker abertzaleak. Guztion ahotan -baita PSNrenean- egon den «aldaketa» hitzari edukia eman diote, adostasuna lortu eta zabaltzeko, kalean egunerokoan indar handia duten aldarrikapenek (erabakitzeko eskubidea, euskararen ofizialtasuna, aldaketa sozioekonomikoa...) behingoz bidea egin dezaten.

Ariketa logikoa da, zentzuduna. Orain arte zergatik ez den egin eztabaidatzea alferrikakoa litzateke. Orain ezker abertzalearen jokabideak ez du aitzakietarako zirrikiturik uzten; eskuinaren 30 urteko nagusitasunak ere ez. Eta alderdien sustraietan, oinarrietan, aldaketarako gogoa bizia da. Orain da unea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo