Nafarroa
Krisiak eta alokairua sustatzeko lege berriak alogerak ugaldu dituzte
Alokairua sustatzeko legea indarrean sartu ondoren alogeren eskaintza ugaldu egin da. Halaber, eskaera ere igo egin da krisia dela-eta. Izan ere, arazo ekonomikoek eta lan merkatuaren egoerak gazteek etxebizitza lortzeko aukera gutxiago izatea eragin dute. Horrela adierazi du Iratxe Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak. Elkartearen datuen arabera, gainera, garaiotan, hau da, unibertsitateko ikasturtearen hasieran, alokairuko merkatura jotzen dute gazte askok. Iratxeren ikerketen arabera, nafarren %67k uste du alokairua etxebizitza arazoentzako irtenbide izan daitekeela; %35entzat urte batzuetarako bakarrik balio du, eta, gainontzeko %32aren arabera, epe luzerako aukera da.