BritaInia handia
Sindikatuek aurrekontuen murrizketen aurkako grebak iragarri dituzte
Hainbat sindikatu britainiarrek grebak antolatzeko eta sektore publikoaren eta pribatuaren artean protestaldiak koordinatzeko deia egin zuten atzo, Gobernuak bultzatzen duen aurrekontuen murrizketen aurka protesta egiteko. Sindikatuen ustez, murrizketa horiek pertsona pobreenei egingo diete kalte bereziki. Sindikatu britainiarrek aurrera begirako politikak eztabaidatzeko kongresua hasiko dute bihar Manchesterren.