GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zapaterok dio laster adostuko duela itun ekonomikoa Nafarroarekin

GARA

Nafarroako Gobernuarekin itun ekonomikoa berritzea laster lortuko duela esan zuen atzo Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak. Are gehiago, Zapaterok 2010-2014 eperako akordioa berritzeko prozesua «normaltasunez» eta «ohi baino azkarrago» gauzatzen ari dela azaldu zuen. Hala ere, akordiorako bidea «zuhurtziaz» egingo dutela esan zuen eta Nafarroako ekonomiarentzat «ordaingarria» izatea espero duela.

Azken asteotan Miguel Sanzek hitzarmena berritu beharra dagoela esan du, bereziki BEZaren gaineko klausula. Krisia dela-eta, Estatuan BEZaren diru sarrerak asko murriztu direnez, azken urtean Nafarroak 107 milioi ordaindu behar izan zituen. Sanzek dio datorrenean 200 izan litezkeela.