GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Euskal Herrian lanpostuak deuseztatu eta Malagan kaskarragoak sortzen ditu BBVAk

BBVA euskal bankua omen da eta, banku gehienak bezala, eredugarria. Hala uste dute haien zuzendaritzetako kideek edo, behinik behin, hala aurkezten duten beren burua. Hala ere, euskal bankua omen den horrek, bere Zerbitzu Nagusiak Euskal Herritik atera zituen horrek berak, Euskal Herrian lanpostuak deuseztatzen jarraitzen du.

BBVAk, banku guztiek bezala, bere propagandan herritarrenganako ardura aldarrikatzen du. Herritarren ongizatea helburu duela eta gisako mezuak agertzen ditu sarritan jendaurrean. Haren eginek, ordea, besterik erakusten dute. BBVA ez da uste duen edo bere burua aurkezten duen bezain eredugarria, ezta hurrik eman ere, bere langileenganako zein jokabide duen ikusita. Esan bezala, Euskal Herrian lanpostuak deuseztatzen jarraitzen du eta, hori gutxi balitz bezala, beste lanpostu batzuen baldintzak kaskartzen. Izan ere, Euskal Herrian dituen bulegoetako lanpostua galduko dutenek egin behar luketen lana bankuak berak Malagan sortu duen beste enpresa bateko langileek egingo dute, baina bankuen hitzarmenak eta BBVAko langileekiko akordioek ez dute haientzat balio izango. Haiek hitzarmen kaskarrago bat izango dute. Eredugarria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo