GARA > Idatzia > Kultura

Bernardo Atxaga: «Gero eta gutxiago lotzen dut poesia poemekin»

p041_f02_148x92.jpg

A. A. | BILBO

Bilbon aste honetan ospatzen ari diren Euskal Poesia jardunaldiek azken orduko aldaketa bat izan zuten atzo. Bernardo Atxagak eta Xabier Letek «Bi ahots» deituriko irakurketa iruzkindua aurkeztu behar zuten, baina Letek ezin izan zuela etorri azaldu zuen Atxagak BBK aretora hurbildutako entzuleen aurrean.

Gauzak horrela, asteasuarrak berak bakarrik eskaini zuen emanaldia. «Ez da izango poema irakurketa bat, arrazoi asko dira tarteko, baina gero eta gutxiago lotzen dut poesia poemekin», esan zuen. Traje ilunez jantzita, ez mahai, ez atril, agertoki erdian jarritako aulki batean eseri, orri mordoa atera eta «Hileta, Iraken eroritako soldadu baten alde» narrazioa irakurtzeari ekin zion. Erabaki hau ez zen guztien gustukoa izan eta euren eserlekua uzteko hautua egin zuten batzuk. Hala eta guztiz ere, gehientsuenek adi-adi jarraitu zuten Atxagaren irakurketa.

Gaur, 20.00etan, Antonio Gamonedari buruzko filmaren proiekzioa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo