GARA > Idatzia > Ekonomia

Diputatu frantziarrek erretreten adina atzeratzea onartu dute

Erretreta adina atzeratzeko erreformak lehen urratsa gainditu zuen atzo Asanblea Nazional frantziarrean UMPko botoei esker. Asteartean hasitako eztabaida gau osoan zehar luzatu zen. Hori bai, legebiltzarreko presidenteak erreformaren kontrako jarrera azaldu zuten diputatuei hitza kendu eta eztabaida moztu zuen, bozketa aurreratzeko. Kanpoan protestan aritu ziren milaka herritarrek eta sindikatuek erreforma bertan behera geratzea lor dezaketela uste dute.
p023_f01.jpg

GARA |

Nicolas Sarkozyren Gobernuak aurkeztu duen pentsioen sistemaren erreformak lehenengo urratsa gainditu zuen atzo Asanblea Nazionalean UMPk duen gehiengoari esker. Erreformak erretretaren adina 60 urtetik 62ra atzeratuko du.

Erreformak 329 aldeko boto eta 233 kontrako jaso zituen; horrenbestez, aurrera egiteko beharrezko 282 botoen muga gainditu zuen. Bozketa erraz irabazi arren, eztabaida beroa izan zen diputatuen artean. Asteartean 16.00etan hasitako eztabaida gau osoan zehar luzatu zen.

Luzapenak luzapen, Bernard Accoyer Asanblea Nazionaleko presidente eta UMPko kideak erreformaren kontrako jarrera zuten legebiltzarkideen azalpenak moztu zituen. Asanblea Nazionaleko arauen arabera, bost minutu dituzte diputatuek eman behar duten botoa azaltzeko. Aldiz, eztabaida hasi eta ordubetera, diputatuen azalpenak legebiltzarraren funtzionamendua gelditzeko «trikimailuak» zirela erabaki zuen presidenteak; hala, «erreforma jada nahiko eztabaidatu dugu» esan eta hitza kendu zien diputatuei.

Egoera ikusita, eztabaida izugarri berotu zen. PSko diputatuek Accoyeren dimisioa eskatu zuten eta «estatu kolpea» oihuka ere hasi ziren. Martine Aubry PSko eledunak salatu zuenez, «legebiltzarraren lana oztopatzen duen herri bat ez da errepublika bat». PSko diputatuek bandera frantziarraren hiru koloreak zeramatzaten bandak ere jantzi zituzten sinbolikoki. Erretreten erreforma Senatuan eztabaidatuko da orain urriaren 5etik aurrera.

Asteartean, eztabaidarekin bat eginez, milaka pertsonek egin zuten protesta Asanblea Nazionalaren aurrean. Datorren irailaren 23rako greba orokorra ere deitu dute berriz ere sindikatuek.

«Guda ez dago galduta»

Sarkozyren Gobernuaren egitasmoen aurkako bosgarren greba orokorra izango da irailaren 23koa. «Guda ez dago galduta», nabarmendu dute sindikatuek eta ezkerreko alderdiek, eta, horren erakusle, irailaren 7ko greba egunean ia hiru milioi pertsona kalera atera zirela gogoratu dute.

Inkestek erreformaren aurkako jarrera gero eta hedatuagoa dagoela erakusten dute. Bernard Thibault CGT sindikatuko buruaren esanetan, «garaipena aurreikustea ez da ametsa». Aldiz, Senatuan lege asmoa aldatzeko «aukera txiki bat» besterik ez dagoela esan zien atzo Sarkozyk UMPko senatariei bilera batean.

Erretretaren gutxieneko adina 62 urtera atzeratuz, Gobernuak behar duen finantzazioa lortu nahi du. Izan ere, 2030. urtera arte 70.000 milioi euro beharko dituela aurreikusi du.

Erreforma bultzatu duen Eric Woerth Lan ministroa oso egoera zailean da uneotan Betttencourt auzia dela eta. L'Oreal kosmetiko enpresaren oinordekoa den Liliane Bettencourten aferan influentzia-trafikoa eta alderdien legez kanpoko finantzazioa nahasten dira. Asanblea Nazionaleko eztabaidan Jean-Marc Ayrault PSko eledunak esan zuenez, Woerth «krisi moral eta politiko baten ikurra» bihurtu da.

eztabaida beroa

«Estatu kolpea» salatu eta Asanblea Nazionaleko presidentearen dimisioa eskatzen zuten oihuak entzun ziren Bernard Accoyerrek erreformaren aurkako botoaren zergatiak azaldu nahi zituzten diputatuei hitza kendu ostean.

«Presión sindical» a los diputados de la UMP en Ziburu y Biarritz

No es habitual que los sindicatos interpelen a los electos en sus sedes o locales pero ayer, trabajadores y representantes de prácticamente todo el arco sindical de Ipar Euskal Herria se concentraron ante las sedes de la UMP de Biarritz y Ziburu para «presionar» a los diputados Jean Grenet y Daniel Poulou y al senador Didier Borotra.

La petición es clara: que no acepten la ley de reforma de la jubilación que en estos momentos se debate en París.

El próximo jueves reiterarán su petición en las calles de Baiona en la que será la sexta convocatoria unitaria del año. A.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo