GARA > Idatzia > Ekonomia

Talleres de Gernika enpresak bederatzi langile kaleratu ditu

A.Z.

LAB eta ELA sindikatuek jakinarazi dutenez, Talleres de Gernika enpresak «egun batetik bestera» bederatzi langile kaleratu ditu; urtea hasi denetik, 11 dira jada kaleratutakoak. Lanean urteak eraman arren eta «enpresari etekinak sortzen» aritu arren, krisiaren aitzakiapean 11 langile «kale gorrian» utzi dituztela salatu dute. Enpresak ez duela tarteko neurririk onartu gaitzetsi dute, baita «zuzenean» langileen kaleratzeen aldeko «apustu traumatikoa» egin duela ere.

«Ia gaur arte», gainera, langileak aparteko orduak sartzen aritu direla baieztatu dute LABek eta ELAk, eta enpresak eskaerak izan badituela adierazi dute. «Enpresak garbiketa egin nahi ote du?», galdetu dute sindikatuek, eta salaketa argia ere egin dute: «Hauek dira Euskal Herriak dituen enpresariak».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo