GARA > Idatzia > Ekonomia

Corrugados Lasaoko langileek greba mugagabea hasiko dute

A.Z.

«Zuzendaritzaren jarrera dela-eta» bi urte daramatzate Azpeitiko Corrugados Lasao enpresako langileek lan hitzarmena berritu gabe. Abuztu hasieran hasi zituzten protestak enpresari hitzarmena negoziatzeko mahaia osatzea eskatzeko; aldiz, ez dute erantzunik jaso. Hori dela eta, irailaren 22an greba mugagabea hastea erabaki dute langileek, atzo LABek jakinarazi zuenez.

Lantegiko zuzendaritzak negoziatzen hasteko urteko lanaldia 56 ordutan handitzeko exijentzia ezarri du. Baldintza hori, ordea, «onartezina» da langileentzat eta greba mugagabea hastea erabaki dute. Alfonso Gallardo taldeko Corrugados Lasao enpresako 70 langileek argi utzi dute «zuzendaritzak inposaketak alde batera utzi eta hitzarmena negoziatzeko mahaia osatzea onartu ezean» mobilizazioei eutsiko dietela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo