Avironek lehen postua jokoan jarriko du Tolosaren zelaian
Jon LEUNDA
Avironek sailkapeneko lehen postua jokoan jarriko du gaur, 20.45etik aurrera, Tolosan, Stade Tolosainen aurka. Zuri-urdinak sailkapeneko lehenengoak dira 21 punturekin; Stade, aldiz, bigarrena da 18rekin.
Denboraldi gogoangarria ari da egiten Lapurdiko taldea, eta inork gutxik usteko zuen une honetan lehen postuan ikustea. Lievremontek eta Gajanek zuzentzen duten taldea oso indartsu dago defentsako lanetan, eta kontraerasoan min handia egiten du. Boyet ere bikain ari da jaurtiketekin; hala, taldeko puntugile nagusia bihurtu da. Horiek denak batuta, emaitza bikaina ematen ari dira lapurtarrak. Stade talde handia da, liga irabazteko egindakoa, eta ez da erraza izango Tolosan puntuk lortzea.