GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA Munduko Txapelketa Pelota Aficionados

Gaztediko talde mistoak urrezko domina jantzi du

Bizkaitarrak 600 kilotan nagusitu dira. Mutilen hiru euskal talde lehiatu dira 640 kiloko kategorian, baina inork ezin izan du dominarik lortu Hegoafrikan.

p029_f01.jpg

Jon LEUNDA

Urrezko domina kolkoratu zuen atzo Gaztediko talde mistoak. Maila horretan, talde bakoitza lau emakumezko eta beste horrenbeste gizonezkok osatzen dute. Bizkaitarrek euskaldunentzat bigarren domina kolkoratu zuten, izan ere, bezperan, Goiherri taldeko mutilen taldeak 580 kilotako brontzezko domina eskuratu zuen.

Guztira 11 talde aritu ziren 600 kiloko pisuan, eta bizkaitarrak onenak izan ziren. Nahiko ongi heldu ziren finalera, eta han faboritoak ziren; hala, ez zuten Herbeheretako talde baten aurka urrezko domina kolkoratzeko arazorik izan. Gaztedik aurten atera du lehen aldiz talde mistoa, eta nahikoa gustura joan ziren Munduko Txapelketara; azkenean, emaitza bikaina lortu dute bizkaitarrek.

Gero, 640 kilotan, Gaztedi eta Goiherri bi talderekin aritu ziren, baina ez zen dominarik heldu. Guztira 32 talde lehiatu ziren, zortzi klubez osatutako lau multzotan banatuta, eta hor emaitzarik onena Goiherri A taldeak lortu zuen, final-laurdenetara heldu baitzen. Goiherri B eta Gaztedi lehen fasean kanporatu zituzten. Hemen ere Herbeheretako ordezkariak izan ziren nagusi.

Amaitu da euskaldunentzat

Euskaldunentzat amaitu da Hegoafrikako Munduko Txapelketa, izan ere, gaur eta bihar selekzioen mailakoa izango da, eta Euskal Herriari parte hartzen uzten ez diotenez, ez da euskal ordezkaririk izango.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo