GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

Igandera arte luzatuko da Biarritzen ospatzen ari den Maitaldia dantza jaialdia

GARA | BIARRITZ

Hogeigarren urteurrena ospatzen ari da Maitaldia Biarrizko dantza jaialdia eta asteburu honetan emango dio amaiera. Gaur, 12.00etatik aurrera, Maryse Delente arituko da lorategi publikoetan, «El canto de despedida» eta «Mariana» ikuskizunekin. 19.00etan, ostera, Udal Kasinoko antzokian izango da. Arratsaldean, berriz, Nacera Belazaren konpainiak «Le temps scelle» ikuskizuna eskainiko du Coliseoan, 17.00etan.

Gauean, Biarritzen lehenengo urratsak egin zituela hogei urte beteko direlarik, Victor Ullate koreografoa berriz ere Gare du Midi aretoan agertuko da Samsara konpainiarekin.

Bihar, 11.00etan, Florence Poudruk hitzaldi bat eskainiko du Mediatekan. 12.00etan, «Scenes Lyceennes» emanaldia izango da lorategietan. 18.00etan Coliseoan, Catherine Dreyfusen «Et si j'étais moi!» izango da ikusgai. 20.00etan, Casinoko atrioan, Izaskun Lapaza izango da Dantza Hirian ekimenaren baitan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo