GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Koldo Aldabe 2010/9/17 (BERRIA)

Europaren txanda

Badakigu, jakina da. Aldez eta moldez esan digute, eta ekintzez erakutsi. Espainiako Gobernua ez dago tregoan. Horrek erakusten du ETAren su-etena aldebakarrekoa eta baldintzarik gabekoa dela. Horrek erakusten du su-etenak irekitako aukerari beldur handia diola Espainiak.

Baina, bereziki, erakusten du ETAren su-etenari erantzuteko Espainiako Gobernuak aukeratutako bidea okerrekoa dela. Okerrekoa den bezala Patxi Lopezen pertzepzioa, «alderdi demokratikoen artean» ikusten duen arrakalarik gabeko «batasunaz» mintzatzean. Alderdi barnean ere baditu disidenteak!

Eta, Euskal Herriko alderdi, sindikatu eta eragile gehienen hitzez gain, bitartekari lanetan ari direnek esan diete egunotan guztiotan. Europako Friendship taldeak esan zion atzo. Europan adi daude. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo