GARA > Idatzia > Kirolak> Arrauna

San Miguel Liga

Bermeon ahaztuko ez duten urtea

Urdaibaik denboraldiko bederatzigarren garaipena erdietsi zuen nagusitasunez eta, liga titulua eskuan, denboraldi aparta biribildu du.

p037_f01_199x119.jpg

Ander GARTZIA I

Urdaibaik bere biziko denboraldia biribiltzea lortu zuen, bederatzigarren garaipena erdietsi eta San Miguel Ligaren historian Bermeo herriaren izena urrezko hizkiekin idatzi eta gero. Elkarte bizkaitarrean lau haizetara izua zabaldua zuten Portugaleteko ur-korronteek ere ezin izan zuten «Bou Bizkaia» ontziaren abiada geldiarazi, eta garbi utzi dute bizkaitarrek, behin sasoi eta bolada ona harrapatuta, geldiezinak bihurtu direla estropaden egutegiaren azkan txanpan.

Halaber, Urdaibaik laugarren liga titulua du aurtengoa eta aurrenekoz, gainera, Kontxako trapua Bermeo aldean izango da. Talde bizkaitarra, beraz, ligako errege bilakatu da eta 2003. urtean Astillerok lortutako balentria errepikatu du; Kontxa preziatua eta Liga eskuratzea, alegia. Orduko «San Jose XII.» ontzian ere Jose Manuel Francisco zen entrenatzaile.

Freskotasuna, erabakiorra

Urdaibaik egindakoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izan, eta horretan Moañako prestatzaileak erru handia du. Franciscok inork baino hobeto jakin du taldea dosifikatzen, eta hasieran emaitza kaskarrak pilatu arren, une erabakiorrenetan birikak puztuta iritsi dira bermeotarrak. Abuztuan ekindako gorakadari jarraipena ematen asmatu dute eta iraileko zitetan jaun eta jabe izan dira.

Ika-mika hutsalak baztertuta, Urdaibaik «itsasoan» erantzun nahi izan du, Josu Zabalondo presidenteak eta Asier Arego patroiak hamaika aldiz iragarri bezala, eta atzokoa koadrila bermeotarraren beste erakustaldi bat baino ez zen izan.

Traineru bizkaitarrak aurreneko paladatik uxatu zituen kale eta zozketen mamu guztiak eta nahiz eta aurreneko luzean oriotarren itzala gertu izan, gipuzkoarrak ez ziren gai izan azken esperantza printzei eusteko. «Bou Bizkaia» traineruaren gose asegaitza ikusirik, Joxean Olaskoagaren mutilek miraria behar zuten horren maldan gora jarria zitzaien sailkapena iraultzeko eta amore eman behar izan zuten bermeotarren nagusitasunaren aurrean.

Oriotarrek bapo ekin zioten horiz zipriztindutako denboraldi hasierako ilusioei, eta arrauna horren kutuna duen herria lehen liga txapelketarekin amesten hasia zen arren, «Mirotza» ontziak, «Bou Bizkaia» irmo batekin egin du topo. Pasai Donibanek, ostera, hirugarren postuari eutsi eta ametsetako denboraldia osatzea lortu du.

Zumaia seguirá un año más en la élite

La «Telmo Deun» es ya a estas alturas un clásico de la mejor liga de traineras, y tras conseguir con autoridad el primer puesto en los play-offs se ha ganado el derecho a luchar por sexto año consecutivo codo con codo con las mejores embarcaciones del Cantábrico.

Los de Luxia Olasagasti llegaron a la máxima competición en el año 2005 de la mano de un equipo muy joven y ambicioso y tras permanecer cinco años en una categoría muy exigente, el preparador zumaiarra abandona la nave dejando a la «Telmo Deun» en lo más alto.

Quien formará parte por primera vez del selecto grupo de equipos será Camargo, quien después de firmar dos brillantes actuaciones en las dos citas más importantes de la división de plata se convertirá en el cuarto equipo cántabro junto a Astillero, Castro y Pedreña.

«La Virgen del Carmen» siempre anduvo cerca de los tiempos de Zumaia y demostró encontrarse en mejor estado de forma que Meira y Santurtzi. La «Sotera», a pesar de un gran año, no pudo cumplir su sueño de ascender, aunque los vizcainos advierten de que no pararán hasta lograrlo. A. G

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo