GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

pareta Era garbian

«Gureak» bidea (7a+, 260 m) Cueto Ageroko bide berria

Patxi Usobiaga argi asko erakusten ari da arrokan ere sasoiko dabilela. Besteak beste, 9a landuta eta 8c bistaz erdietsi ditu. Araotzeko Korea sektorean mugimendua izan da. Eta 17 urteko Jon Ander Bravok bere lehen 8c sinatu du: «White Zombie».

p046_f02.jpg

Andoni ARABAOLAZA I

Kirol eskaladatik eskalada alpinora edo paretara egingo dugu salto. Izan ere, Kepa Escribanok eta Mikel Saez de Urabainek bide berria zabaldu dute Cueto Ageron (Poteseko ingurumarian): «Gureak» (7a+, 260 m).

Abuztuan ireki zuten, bi egunetan, besteak beste, eguraldiak ez baitzien asko lagundu. Saez de Urabainek adierazi digunez, «Gureak» bideak ezaugarri klasikoak ditu: «Pixka bat denetarik du; hots, kare-harriak eskaintzen dituen artesi asko, babaresak, desplomeak, sabaiak... Keparentzat, adibidez, eskalada mota horrek Ordesakoarekin antza du».

Parabolt gutxi

Argazkian ikusten den bezala, «Gureak» marra oso zuzena da, eta zailtasun handienak goi aldean ditu. Ez zuten lan handirik egin behar garbiketan, oso belar gutxirekin egin baitzuten topo.

«Ekipamenduari dagokionez, gure filosofiarekin jardun dugu; hots, era garbienean. Luzeetan soilik 3 parabolt jarri ditugu, eta beste 4 bileretan. Hego isurialdean dago, eta harkaitzaren kalitatea ona da. Kalitate handiko bide bat zabaldu dugu; finean, zortea izan dugu», dio sokadak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo