Nervaceron lana erregulatzeko txostenaren aurka protesta egin dute Bilbon
GARA
Trapagarango Nervacero enpresako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon Lakuako Gobernuaren egoitzaren parean, Lan Agintaritzak zuzendaritzak aurkeztu duen enplegua erregulatzeko bigarren txostena onar ez dezan exijitzeko. Zentzu horretan, enpresa batzordeko ordezkariek zuzendaritzak aurkeztu duen txostenari aurka egiten dion txostena aurkeztu zioten Lakuako Lan Sailari eta bigarren txostenak «justifikaziorik» ez duela adierazi zuten.
Enpresa batzordearen esanetan, lehen txostena aurkeztu ostean Lan-Agintaritzak 150 ordu erregulatzeko aukera eman zion zuzendaritzari baina orain arte soilik 30 ordu erabili ditu.
Bigarren txostenak enpresako 540 langileetatik 434 langileri eragingo lioke eta urrian ezarriko litzateke.