GARA > Idatzia > Ekonomia

Ipar Kutxak eta Lorra-k finantza lankidetzarako akordioa berritu dute

GARA

Ipar Kutxako zuzendari nagusiak eta Lorra nekazaritza-kooperatibako presidenteak 2007. urteaz geroztik indarrean dagoen bi erakundeen arteko finantza alorreko lankidetza-hitzarmena luzatu zuten atzo Bilbon, Europa Press agentziak zabaldu zuenez. Gauzak horrela, Lorrak Bizkaian dituen 4.000 ekoizle kooperatibistek baino gehiagok izango dute lankidetza hori baliatzeko aukera. 1986. urtean sortu zen Lorra eta gaur egun 30 elkarte eta zazpi kooperatiba ditu partaide. Ipar Kutxarekin hitzarmena berrituta, kooperatibako nekazariek eta abeltzainek Ipar Kutxako finantza-zerbitzu ugari erabiltzeko aukera izango dute, besteak beste, sei finantzaketa lerro eta lau inbertsio era.

Ipar Kutxak, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiarekin beste hitzarmen bat du sinatuta, zeinaren bidez nekazaritza-ustiale- kuen jabeei kreditu-lerroak ireki eta sustatzen dizkien. Lakuak sorturiko Hazillur kapital-arriskuko funtsean ere parte hartzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo