Erlojuak baino zehatzagoa
Fabian Cancellara suitzarrak laugarrenez lortu du Munduko Txapelketako erlojupeko proba.
Imanol CARRILLO
Zerbaitegatik esan ohi da Suitzako erlojuak direla zehatzenak. Horixe erakutsi zuen behintzat, berriro ere, Fabian Cancellara txirrindulari handiak, Munduko Txapelketa laugarren aldiz lortu baitzuen Geelongen (Australia), erlojupeko proban. Aurreko hirurak 2006an (Salzburgo), 2007an (Stuttgart) eta 2009an (Mendrisio) lortu zituen.
Ikusgarria, ikaragarria eta, batez ere, polita da suitzarra bizikleta gainean ikustea. Aurkariek ez bezala, Cancellarak oso ondo markatzen ditu denborak hasieratik amaiera arte, eta indarrak ere primeran neurtzen ditu helmugara denbora onena eginda iristeko.
Australiako Geelong hirian jokatzen ari den Munduko Txapelketan, txirrindulariak 58 minutu eta 9 segundo behar izan zituen 46 kilometro betetzeko (batez beste 47 km/h-ko abiaduran). David Millar britainiarrak eta Tony Martin alemaniarrak zilarra eta brontzea irabazi zuten, hurrenez hurren.
Erlojurik onenak eta garestienak eros ditzaketen pribilegiatuek bezala, Cancellara azkeneko atera zen erlojupeko proban, Munduko Txapelketa irabazi duen azken txirrindulariari dagokion tokian. Hasierako bitarteko puntuetan ikusi ahal izan zen oso aurkari gutxi izango zituela suitzarrak.
Zirkuituak 22,9 kilometro zituen eta parte-hartzaileek bi bira egin behar zituzten bertan. Malda handiko zatiak zituen ibilbideak, eta faboritoen taldea pixkanaka txikituz joan zen. Azkenean, Cancellaraz gain, Martin eta Millar gelditu ziren.
Alemaniarrari gurpila zulatu zitzaion, eta azkenean minutu eta bi segundo galdu zituen helmugan. Britainiarra, aldiz, 1.12ra sartu zen.
Cancellararen garaipen honekin, Suitza da titulu gehien lortu dituen herrialdea, 1996an Alex Zuellek ere urrea lortu baitzuen.
Suitzar hegalaria
Fabian Cancellara 1981eko maiatzaren 18an jaio zen Bernan (Suitza). Errepidearen gainean «hegan» egiteko duen abilezia dela-eta, bizikletan motor txikiren bat daramala ere esan du zenbaitek.
2001ean profesional gisa debuta egin eta gero, bere ibilbidea handitzen eta hobetzen joan da. Hala, pixkanaka titulu ugari irabazten joan da eta horrek nazioarteko tropelean indar handia eman dio. Izan ere, hauek dira orain arte lortu dituen garaipen garrantzitsuetako batzuk: Tourreko atariko etapa 2004, 2007, 2009 eta 2010ean; eta Suitzako Txapelketan beste sei titulu irabazi ditu erlojupekoan, 2002, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2008an. Horretaz guztiaz gain, txapeldun olinpikoa izan zen suitzarra Beijingen 2008an, erlojupeko proban.
Hala eta guztiz ere, ez da trebea soilik erlojupekoan. Bide malkartsuetako proba klasikoetan ere «aditua» dela erakutsi du behin baino gehiagotan, 2006an eta 2010ean Paris-Roubaix irabazi baitzuen.
«Sekulako poza ematen dit Munduko Txapelketa laugarren aldiz irabazteak. Ikaragarria da. Ziur aski lortu dudan garaipenik zailena izan da aurtengoa, ez bainengoen sasoi onenean. Baina ahal dudan guztia eman dut eta taktikarekin guztiz asmatu dut. Hesietatik oso hurbil ibili naiz eta horrek lagundu egin dit. Hartu behar nuen arrisku bat zen», adierazi zuen Fabian Cancellarak proba amaitu eta gero.
Sasoi eskas hori duela gutxi amaitutako Vueltan erakutsi zuen. Izan ere, irailaren 17an lehia utzi egin behar izan zuen, 231 kilometroko 18. etapan (Piedrahita eta Toledo), aurtengo edizioko jardunaldirik luzeenean. Lan eskasa egin zuen. Peñafieleko erlojupekoan, faborito zelarik, Peter Velits eta Denis Menchoven atzetik sartu zen. Orain baina, amaiera bikaina izan du laugarren urrea eskuratuta.
Australian lortutakoarekin, Fabian Cancellarak lau titulu irabazi ditu Munduko Txapelketan, denak erlojupeko proban: 2006 (Salzburgo), 2007 (Stuttgart) eta 2009an (Mendrisio). Horrez gain, 2005ean, Madrilen, brontzea eskuratu zuen suitzarrak.
Tras la disputa esta madrugada de la prueba sub23, los Campeonatos del Mundo ofrecen otra jornada a las 5.00 (hora de Euskal Herria), con la prueba femenina en ruta, que dará comienzo a las 13.00 (hora de Australia) y que está prevista que finalice a las 16.35.
Las ciclistas participantes deberán recorrer un total de 127,2 kilómetros de distancia por la ciudad de Geelong.
En 2009, la italiana Tatiana Guderzo se hizo con el oro en los Mundiales celebrados en la localidad suiza de Mendrisio, donde se impuso a la holandesa Marianne Vos y a la también transalpina Noemi Cantele. GARA