Eszenak
Verdini dantza taldeak «Dantzaria naiz» aurkeztuko du Victoria Eugenian
GARA | DONOSTIA
Donostiako Victoria Eugenia antzokiak emanaldi berezia eskainiko du bihar 20.00etatik aurrera. Dantzariak Verdini taldeko kideak izango dira. Behar bereziak dituzten pertsonen garapenarenaren eta integrazioaren alde egiten du lan talde honek. Pertsona horiek bizi behar duten ingurunean arazorik gabe ibiltzen trebatzea da helburua. «Hau guztia dantzaren bidez lortu nahi da, dantza garaikidearen bidez, hain zuzen ere». Bestalde, talde honentzat normalean lan egiten duen lekuetatik kanpo lan-aukerak bilatu nahi dira.
Eskainiko duten ikuskizunak «Dantzaria naiz» du izena. «Artearen eta ezgaitasunaren arteko harremanari buruzko gogoeta da. Harriduraz, sinesgaiztasunez edo ontzat hartuz honako hau galdetzen duen gizartearen bilakaerari buruzko metafora polita: Verdini dantza taldearen taula gaineko dantza artea ote da? Ozenago esanagatik, ezinezkoa baita argiago esatea: `dantzaria naiz'», azaltzen dute.