GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Xabier Soto Alternatibako kidea

Politikari batzuek ere «payola» egiten dute

Pasa den astean «Bake bidean. Aterabide demokratikoen akordioa»-ren inguruan Vocento taldeko egunkarietara filtratutako berria irakurtzean Berri Txarrak-en azken diskoaren izena etorri zitzaidan burura: «Payola»; musika talde batek irratiko aurkezle bati bere kantak jartzeagatik dirua ordaintzeaz hitz egiteko erabiltzen den termino ingelesa.

Esan beharrik ez dago egungo alderdi ezkertiar subiranisten arteko elkarlanak etorkizunean euskal gizartea itxaropenez beteko duen tresna berri eta berritzaile bat sortzeko balio dezan «politika» egiteko modu hauekin errotik amaitu behar dugula.

Izan ere, euskal jendartea ez da atzo goizean jaioa eta «Payola» diskoaren bigarren kantak hasieran dioen bezala: «Politika merkea garesti irteten da».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo