Juan Luis Mugertza | Berango
Programa berria
Hemengo politikari «abertzale» batzuk, oraindik, ez dira programa berrira moldatu, eta ez dakit inoiz moldatuko diren. Dirudienez, zailtasunak dituzte funtzionamendua ikasteko. Urte asko daramatzate eskumako botoia sakatzen orain programa berria aukeratzeko. Aukeran, nahiago dute, orain arte bezala, garbigailuaren goialdeko zulotik arropa sartu, aurreko zulotik baino. Erosoagoa da eta erabiltzaileari ez dio makurtzea eskatzen. Gainera, orain arte ez dute inolako arazorik izan arropa zuria eta kolorekoa batera garbitzeko, praken poltsikoetan dirurik zuten edo ez begiratzeko, bestelako garbigarriak erabiltzeko. Baina orain beldur dira, beldur handia diote programa berriari, zentrifugatuaren abiadurari. Badakite garbigailuaren danborra biraka ari dela, zarata gero eta ozenagoa dela. Laster programaren ezaugarriak aukeratu beharko dituzte: luzea, laburra... Eta, nola ez, garbigailuaren marka (Fagor ala made in Spain) eta garantia: laster hauteskundeek garbitu ez ezik, arropa alde batera eta bestera astintzeko lixiba eta xaboia erabiltzeko gogoa izango baitute.