
ANTZERKIA
Getxo euskal antzerkiaren erakustoki izango da urriaren 15etik 24ra
Getxoko 28. Antzerki Jardunaldiak ospatuko dira urriaren 15etik 24ra, euskal antzerti-ekoizpenaren erakustoki bilakatuko delarik. Aurten genero guztietako eta publiko guztientzako 11 antzezlan eskainiko dituzte beste horrenbeste euskal taldek. Ekitaldiaren helburu nagusia urtez urte euskal antzerki-konpainiek egiten duten ahalegina eta lana erakustea da.