GARA > Idatzia > Kirolak> Eskubaloia

Champions League

Leipzig-i irabaziz hasi nahi du txapelketa Itxakok

Lizarrako taldeak badaki zer den alemaniarren aurka irabaztea. Duela bi denboraldi gertatu zen, EHFko finalean. Oraingoan gauzak zeharo ezberdinak izango direla jakinda, garaipena bakarrik eskuratu nahi dute.

p040_f01_97x164.jpg

GARA | LIZARRA

Champions bezalako txapelketa garrantzitsu bat hasteko ez dago aurkari hoberik. Hori pentsatuko dute, segur aski, Itxakoko jokalariek. Izan ere, Lizarrako taldeak gaur hasiko du lehia Europan zehar Leipzigen aurka. Lizarrerian jokatuko da neurketa, 19.00etatik aurrera.

Ambros Martinek zuzentzen duen taldeak badaki zer den alemaniarren aurka irabaztea. Duela bi denboraldi gertatu zen, EHFko finalean -bi partidara jokatu zen-. Momentu honetan, gainera, biak dira euren ligetan lider. Beraz, nafarrek nahikoa motibazio izango dute Champions txapelketa polit hau gogor eta gogotsu hasteko.

Leipzigek ere ondo motibatuta hasi nahiko du txapelketa, eta ezin da ahaztu errebantxarako gogoa ere piztuta izango duela. Heine Jensen entrenatzaile daniarrak gidatzen duen taldea ez da asko aldatu ordutik hona. Hor dira, besteak beste, erasoa zuzentzeko prest dagoen Kudlacz poloniarra eta Ommundsen norvegiar azkarra ere.

Hala ere, aipatzekoa da alemaniarrek euren jokalaririk onena galdu dutela. Susan Muller ezker hegalak Danimarkara alde egin zuen eta bere hutsunea betetzea dezente kostatzen ari zaie.

Itxakori dagokionez, Ambros Martinek taldeko lau jokalari ez ditu eskura izango. Naiara Egozkuek lunbago arazoak ditu eta Carmen Martinek, berriz, giharretakoak. Halaber, Raph Tervel frantsesari ebakuntza bat egin berri diote eta atsedena behar du oraindik. Azkenik, Macarena Aguilarri hilabeteko prestaketa falta zaio oraindik behar duen mailara heldu eta lehiatzeko.

Hutsune horiek betetzeko, entrenatzaileak Leire Aramendia eta Amaia Azanza jokalari gazteak sartu ditu deialdian.

Irabaztea, helburu bakarra

Gainontzeko txapelketetan ondo dabilen arren, Championsen asko hobetu beharra du oraindik Itxakok. Horregatik, Ambros Martinen ustez, «irabazteak bakarrik balio du».

«Edozein eratara irabazi behar dugu. Badakigu zaila izango dela. Agian ezin izango dugu gure jokorik onena erakutsi, baina era honetako egoeretan aurrera egitea beharrezkoa dugu. Berdin dio taldea guztiz ondo ez badago; gogotsu, lan asko eginez eta buruarekin ahalegin handia eginez aurrera atera behar baitugu partida», adierazi zuen Itxakoko entrenatzaileak.

Leipzigi buruz ere mintzatu zen. Duela bi denboraldiko talde bera duen galdetuta, honakoa erantzun zuen: «Nahiko talde berdintsua dute, baina Muller ezkerrak zuen kanpoko jaurtiketa ona galdu dute. Hala ere, barneratzeetan asko hobetu dute».

Lizarreria guztiz betetzea espero da. Baina Itxakok ez du ikusleen laguntza bakarrik jasoko. Izan ere, herenegun aditzera eman zutenez, Florette izeneko barazki eta entsalada enpresak eta Itxakok berak akordio bat sinatu dute elastikoetan enpresaren izena ager dadin.

Norgehiagoka munduko zenbait telebista kateren bidez ikusi ahal izango da: Canal 6 Navarra, Teledeporte, Eurosport (Asia eta Pazifikoko zonaldean) eta Eurosport 2.

El Bera Bera busca su tercera victoria consecutiva

El Bera Bera se centra esta tarde en la Liga. Recibe a las 19.00 en el Polideportivo de Bidebieta al Ucam Murcia, un recién ascendido que tiene jugadoras con amplia experiencia en la categoría pero que aún no ha sumado ningún punto. No obstante, sus rivales han tenido que sufrir para vencerles.

Las de Reyes Carrere saldrán a la cancha con el objetivo de buscar la tercera victoria consecutiva que les auparía a los puestos europeos. Para este partido, será baja de nuevo Anna Punko. La jugadora serbia ha sido sometida a diversas pruebas, y por ahora el equipo quiere ser prudente y no forzar la situación. Por lo demás, Beatriz Fernández se ha entrenado a menor ritmo, pero estará disponible. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo