GARA > Idatzia > Euskal Herria

2010-2011 ikasturteko lan ildoak zehaztu ditu EHEk urteko Nazio Batzarrean

p021_f02.jpg

GARA |

Urtero legez, Euskal Herrian Euskaraz-ek Nazio Batzarra egin du ikasturteko erronka nagusiak aztertu eta aurrera begirako egitasmoak zehazteko.

Atzo Etxabarri Dibinan bildutako 50 bat lagunek «Euskal Herriak mendeetan bizi duen asimilazio prozesuari aurre egitea» kokatu dute lehentasunen artean, beren iritziz, prozesu hori «Euskal Herriari izena eta izana ematen dion hizkuntza zapuztu nahian errotzen baita». Asimilazio prozesua gainditzeari begira, dinamika propioak osatzea eta indartzea premiazkoa dela nabarmendu zuten, bidea egitea ere badagokiela adierazteaz gain: «Maila sozialean, komunitatearen baitan euskaraz bizitzeko hautua indartuz; maila politikoan, hizkuntza politika burujabea garatzeko herri eskubidea aldarrikatuz; eta maila juridikoan, euskararen gaur egungo menpeko estatusak gainditu eta lehentasunezko estatusa izatea bultzatuz.

Ikasturterako helburuei dagokienez, euskaraz bizitzeko hautua indartu behar dela nabarmendu zuten eta, zentzu horretan, EHEri «egitea zein eragitea» dagokiola.

Bestalde, hainbat ekimen iragarri dituzte euskararen defentsarako erakundeko kideek ikasturte honetarako, hala nola azaroaren 20tik 27ra Ezabaketa Astea egingo dute. Ekimen horren bidez, urtero legez, «Herri Euskalduna helburu ez duten politika eta legedien salaketa egingo da». Aurten gainera, ekimenaren jomuga nagusia «irakaskuntzaren afera» izango dela jakinarazi zuten: «Euskal Herria zatikatzen duten administrazio ezberdinen menpeko hizkuntza politikek irakaskuntzaren alorrean saiakera berezia egiten dute asimilazio prozesuan sakontzeko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo