GARA > Idatzia > Kultura

Lagunarteko omenaldia jaso du Asel Luzarragak Bermeoko Lameran

p048_f01_148x132.jpg

GARA | BERMEO

Ez dira aste asko igaro Txiletik Euskal Herrirako bidea hartu zuenetik Asel Luzarraga idazle eta musikariak. Itzuli zenetik, ordea, ez du kasik harrera publikorik izan, atzo lagunartean Bermeo jaioterrian egin ziotena izan ezik.

Hogeita hamar lagun inguru bildu ziren, arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera, Bermeoko Lameran Luzarragari ongietorri herrikoia eskaintzera. Txileko herria eta maputxeen egoera izan ziren harrera ekitaldiaren ardatzetako bi, eta haien borroka goraipatu zuten bai Luzarragak bai bertan bildutako gonbidatuek.

Luzarragaren arrebak berak eskaini zion harrerako ohiko lore sorta eta, haren atzetik, Laura Mintegi idazleak eman zion omenaldiko bigarren oroigarria. Ekitaldi laburra izan zen, baina hunkigarria oso atzo Bermeon bizitakoa.

Hura amaitu bezain laster, herri poteoa eta afaria egin zituzten Luzarragaren itzulera ospatzearren.

Joan den urteko Gabon zahar egunean atxilotu eta geroztik etxean preso izan zuten Asel Luzarraga Txilen, «lehergailuak egiteko tresnak» zituela lepo- ratuta.

Temuc-eko epaitegiak berrehun eta hogei eguneko espetxe zigorra ezarri zion, baina ez zuten kartzelara bidali, aurrez espetxean zein etxean beteta baitzeukan jarritako atxiloaldi hori.

Bermeotarrak bere aurkako epaiketaren kontrako helegitea jarri zuen, ordea, pasa den iraila amaieran, eta idazlearen abokatu Jaime Madariagak, Txileko epaitegiek helegitea onartzen ez bada, errekurtsoa jarriko duela ohartarazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo