GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

Eskalada | Lehiaketa

Txapelketa nagusia ate-joka dago

Joan den irailaren 28an zendu zen eskalatzaile alemaniarrari omenaldia egin zioten larunbatean Frankenjuran. Ekitaldian bildutako kideek Albert goraipatu nahi izan zuten, besteak beste, eskaladaren garapenari eta historiari asko eman zielako.

p042_f02.jpg


 
Andoni ARABAOLAZA

Kirol eskaladako Euskal Herriko Txapelketa hilaren 24an jokatuko da. Euskal Mendizale Federazioak Nafarroara eraman du hitzordu nagusi hau; izan ere, hemengo lehiakide indartsuenek beren indarrak Rocopolis rokodromoan (Berriobeiti) neurtuko dituzte.

Hemengo espezialistak aipatu ditugu, baina kanpotarrek ere izango dute lehiatzeko aukera. Bai, txapelketak open formatua izango du; beraz, izaera irekia duenez, inguruko eta beste herrialde batzuetako eskalatzaileek ere parte har dezakete.

Hori bai, Euskal Herriko lehia nagusian parte hartu nahi dutenek, derrigorrez, EMFren urte honetako federatu txartela beharko dute izan.

Antolatzaileek esan digutenez, lehiakide asko espero dituzte: «Euskal espezialista indartsuenek ziurtatu digute Rocopolisen izango direla. Eta badirudi kanpoko batzuk ere hurbilduko direla».

Lau maila edo kategoriatan jokatuko da: 16, 18 eta 20 urtez azpikoak eta seniorrak (guztietan neskak zein mutilak). Goizeko hamaiketan hasiko da lehia, eta eskalatzaileek flash eran bi bide egin beharko dituzte. Finalak arratsaldeko bostetatik aurrera izango dira. Izen emateko epea hilaren 20an amaitzen da: informazioa: www.emf-fvm.com.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo