GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Heineken Kopa

Yachviliren puntuek erabaki dute aurreneko hitzordua

Lapurtarren puntu guztiak gauzatu zituen zuri-gorrien jaurtitzaileak, eta denak ostikoz eginak izan ziren.

p032_f01_333x333.jpg

BATH 11

BIARRITZ 12

Jon LEUNDA

Dimitri Yachvili berriro ere erabakigarria izan da Biarritzentzat, lapurtarren jaurtitzaileari esker, zuri-gorriek berriro ere garaipena erdietsi baitzuten. Lau zigor-kolpe gauzatu zituen, eta nahikoak izan ziren, ustez multzoko aurkaririk gogorrenetakoa dena mendean hartzeko.

Denboraldi hasiera honetan puntu asko eman dizkio Yachvilik Biarritzi, eta hori berri ona da, urte txarrak pasa baititu lesioak tarteko. Baina eragin txarra ere izan dezake, izan ere, bera falta izan denean etorri baitira aurtengo porrotak, eta hori aztertu beharra daukate. Atzoko norgehiagoka ez zen batere ongi hasi, zazpigarren minuturako 8-0 galtzen ari baitzen euskal taldea, eta gaitz erdi, izan ere, entsegua gauzatzen ez zuten asmatu etxekoek.

Lehen zatian talde zuri-gorria ez zen batere ongi aritu, eta puntu bakar bat lortu gabe joan behar izan zuten atseden hartzera. Bigarren zatian gauzak aldatu egin ziren. Horretan ere ez zuen joko ikusgarririk egin, baina ostikoen bidez heldu ziren puntuak. Hirugarren minutuan hasi zen Yachviliren erakustaldia. Lehen oren laurdena betetzerako partida buelta emanda zeukan, baina zigor bati esker, etxekoek berriro ere neurketa irauli egin zuten. Neurketa amaitzeko zortzi minutu falta zirela, Yachvili agertu zen, zigor bat lortu ostean, garaipena Biarritzi emateko. Azken minutuetan sufritzea egokitu zen, baina merezi izan zuen.

AVIRON 16

HARLEQUIN 12

BATH

11

BIARRITZ

12

hasiera txarra

Biarritzek hasiera kaskarra izan zuen, zazpigarren minuturako 8-0 galtzen ari zen. Lehen zatian, gainera, ez zuten puntu bakar bat ere lortzerik izan.

AVIRON

16

HARLEQUIN

12

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo