GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

HARRI ZULATZEA | Euskal Herriko finala

Kabiezesek eman du ezustea, Txorierri, Ligako garailea, mendean hartuta

J.L

Kabiezesek eman zuen ezustea atzo jokatu zen taldekako Euskal Herriko finalean. Txorierrik irabazi zuen Euskal Herriko Liga, eta beraiek ziren garaipena erdiesteko faborito nagusiak, baina oraingoan hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

Bi faboritoek, Txorierrik eta Burdin Gazteak taldeek, kale egin zuten, hirugarren eta bosgarren amaitu baitzuten. Ezusterik handiena, berriz, Txorierrik eman zuen, Ligan nahi bezala aritu baitzen, eta final honetan ez baitzuen helburua betetzerik izan.

Gizon-proban, Oriok irabazi zuen atzo Aian jokatu zen sariketa. Norgehiagokak ikusmin handia piztu zuen eta probalekua jendez gainezka egon zen, eta oriotarrek 20 minutuan lanean arituta 55 plaza egin zituzten, bigarren sailkatu zen Aitzondoko taldeari bi plazako aldea kenduta. Nabarmenena, ordea, taldeek egindako lanaz gain, bertako giroa izan zen, apartekoa benetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo