GARA > Idatzia > Kultura

«Bilboko Zirkuitua» zikloak zazpi antzezlan eskainiko ditu abendura bitartean

GARA | BILBO

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako «Bilboko Zirkuitua» programak hilaren 19an inauguratuko du udazkeneko denboraldia, zazpi antzezlan berrirekin, horietako hiru estreinaldiak. Lanak hainbat auzotan eskainiko dituzte, abenduaren 10era arte. Emanaldi guztiak 19.30ean hasiko dira, Bilboko Udaleko antolatzaileek atzo jakinarazi zutenez.

Emanaldiak ohiko agertokietan izango dira, hau da, Barrainkuako, Otxarkoagako, Begoñako eta San Frantziskoko udaltegietan, Solokoetxeko Institutuan, Iturrigorri-Peñaskaleko herri ikastetxean eta, edizio honetan, berrikuntza gisa, Zurbaranbarri herri ikastetxean. «Bilboko Zirkuituak» bost antzerki talde berri aurkeztuko ditu urteko azken hiruhilekoan: Mama Crea, Trashumantes & Lanovia, La casa sin barrer, Nexoteatro eta Khea Ziater.

Mama Creako kideak izango dira hilaren 19an programazioa hasiko dutenak, «Parcela 85 Partzela» lana aurkeztuz Barrainkuan. Emakumeek bakarrik osatzen duten konpainia profesionala da, eta antzerki banaketaren ohiko eskaintzatik harantzago joan nahi du, arte eszenikoak aplikatzeko espazio berriak bilatuz. «Parcela 85 Partzela» ikuskizunean, publikoari eta pribatuari buruzko gogoeta proposatzen dute galdera bat luzatuz: Zer gertatuko litzateke administrazioak hartutako erabaki baten ondorioz, espazio publikoa pribatizatzea erabakiko balitz, zozketa bitartez?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo