
Mondragon Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarlana sendotu dute
Mondragon Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten atzo Euskaltzaindiaren egoitzan, bi erakundeen arteko elkarlana sortzea duena helburu. Erakunde biek erraztasunak emango dizkiote elkarri beren ikerketa-ondareak erabiltzeko eta, gainera, Mondragon Unibertsitatearentzat, Euskaltzaindia aholkulari ofiziala izango da euskara gaietan. Erakunde biek lankidetza-proiektuak burutuko dituzte ikerketaren arloan, bai elkarrekin jorratuko dituzten ikerketa-ildoen bidez, adibidez urtero biltzarrak, jardunaldiak edo mintegiak antolatuz, eta bai bakoitzak bere ikerketa-programazio orokorrean lehentasunezko ikerketa-ildoak markatuz.
GALARDONADO