GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gernikako Ituna udal mailara ekarri dute Donostiako lau indar politikok

Donostiako ezker abertzaleko eta EA, Aralar eta Alternatiba alderdietako ordezkariak batera agertu ziren atzo, Gernikako Akordioaren garrantzia nabarmendu eta mezu argia zabaltzeko: «Gizartean sortzen ari den agertoki berri honen sendotzeak guztion konpromiso eta ekarpena beharrezko du». Hori dela eta, azken tortura salaketen ondoren, elkarretaratzea deitu dute guztiek batera, bihar 19.00etarako, Donostiako Alderdi Ederren, eskubide guztien alde.

R.S. |

«Euskal Herria aro politiko berri batean sartzen ari dela uste dugu, gatazka politikoa elkarrizketa eta akordioaren bidez konpontzeko aro batean, konfronta- zioa soilik bide politiko, baketsu eta demokratikoen bidez emateko aroan». Horrela hasten da Donostiako ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak adostu duten idatzia. Eta horretaz jabetuta, agertoki berria sendotzeko lana guztiona dela nabarmendu dute. Horregatik, azken tortura salaketen ondoren elkarretaratzea deitu dute, lau indar politiko hauek batera. Bihar izango da, Donostiako Alderdi Ederren, 19.00etan. Leloa hauxe izango da: «Bai giza eskubideak, bai eskubide zibil eta politikoak. Eskubide guztiak guztiontzat Euskal Herri osoan».

Gernikako Akordioa aro berri horren adierazle dela uste dute. Agustin Rodriguez ezker abertzalekoa, Lorentxo Garmendia Aralarkoa, Xabi Soto Alternatibakoa eta Alberto Unamunzaga EAkoa bildu ziren atzo mezu honen inguruan. Azken asteotan, manifestazioen debekuez eta atxiloketez gain, tortura salaketa latzak ezagutarazi direla ekarri zuten gogora, eta testigantza horien harira, Gernikako Akordioaren pasarte bat irakurri zuten agerraldian: «Inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagertzea, edozein dela ere pertsona horien jarduera edota ideologia politikoa».

Torturak eta tratu txarrak jasan dituztenen artean hiru donostiar daudela gogorarazi zuten: Ugaitz Elizaran, Urko Aierbe eta Xabier Atristain. «Hirurek tortura bortitzak salatu dituzte. Salaketa hauek publiko egin dira eta funtsezkoa iruditzen zaigu donostiar gizarteari hauek aditzera ematea, inkomunikazio aldi hauetan autoinkulpazioak lortzeko erabiltzen diren metodoen larritasunaz jabetzeko», adierazi zuten, biharko hitzorduari garrantzia emanez.

Torturaren inguruan beste donostiar bat denon ahotan ibili da azken bolada honetan: preso dagoen Mikel San Argimiro, hain zuzen ere. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Estatu espainola zigortu berri du, haren salaketa ikertu ez zuelako. Epai hau «Europatik Estatu espainolari torturak ez erabiltzeko egiten zaion exijentziaren adierazletzat» jo zuten atzo bildutako lau indar politikok.

Testuinguru honetan, iskanbila eragin zuen pasa den otsailaren 22an Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak hartutako akordioa ere mahai gainean jarri zuten. Tortura ekiditeko Nazio Batuen Kontalari Bereziaren eskaerak bere egiten zituen Odon Elorza buru duen Udalak, eta honek PSOEko agintari batzuen haserrea eragin zuen. Atzokoan lau alderdi hauek aipatu zutenez, ordea, «hitzak, hitz hutsetan ez gelditzeko pausoak eman daitezen momentua da».

«Gobernu espainola argi uzten ari da duen borondate eskasa Euskal Herriak bizi duen biolentzia eta gatazka politiko egoerari irtenbide bat bilatzeko», ondorioztatu zuten lau hizlariek, eta horren aurrean kalera ateratzeko deia egin zieten donostiar guztiei.

Independentistak saluda el éxito de la «marcha verde»

La red Independentistak calificó ayer de éxito la movilización realizada anteayer en Iruñea con motivo del 12 de octubre y animó a dar nuevos pasos adelante. En su nombre, Garbiñe Bueño constató que «ha sido evidente el contraste entre la Marcha Verde del independentismo vasco y las declaraciones inmovilistas y agresivas de los nacionalistas españoles. Mientras el españolismo lanza mensajes de imposición y uso de la fuerza, las y los independentistas vascos hemos defendido el camino democrático, porque a diferencia de ellos, nosotras y nosotros ponemos la decisión en manos del pueblo. Mientras los españolistas se han quedado en los cuarteles y desfiles, recurriendo a mensajes cada vez más monolíticos, estamos difundiendo a los cuatro vientos el movimiento plural y colorido a favor de la independencia. Mientras España y Francia se ligan al pasado, Euskal Herria es el futuro, sin duda», añadió Garbiño Bueno.

Independentistak destacó tanto el volumen de participación como el ambiente de la marcha, y saludó también a los independentistas vascos y de países americanos que convirtieron el acto en algo «muy hermoso», así como a quienes colaboraron con el acto. «Este 12 de octubre hemos dado un gran paso en la conformación de un movimiento amplio, plural y eficaz a favor de la independencia. Hemos convertido ya el verde en símbolo», dijo.

Tras remarcar que va llegando a «nuevos sectores», Independentistak se marca el reto de dar nuevos saltos a partir de un debate abierto a todos y que vaya tejiendo la red. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo