GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta Erdiko Txapelketa

Barriolak astebete gehiago izango du hatza sendatzeko

Ekaitz Saralegiren aurka igande honetan jokatu behar zuen partida hilaren 24an izango da Astelenan.

p038_f01_111x111.jpg

Jon ORMAZABAL

Igande honetan Eibarko Astelena pilotalekuan Abel Barriola eta Ekaitz Saralegi jokatzekotan ziren partida astebete atzeratu da, Leitzako atzelariak minduta daukan ezker eskuko hatz erakuslea sendatzeko denbora izan dezan. Iragan larunbatean, Zallan Oinatz Bengoetxearen aurka jokatu zuen Nitro txapelketako finalaren bosgarren tantoan hartu zuen min atzelariak, eta hasieran asteburu honetan jokatzeko moduan izango zela uste bazuten ere, hobekuntza nahikoa izango zelakoan, azkenean Barriolak atzerapena eskatu behar izan du, eta Borja Osesek, EPELeko epaile bakarrak, eskaria onartu duenez, lehia astebete atzeratuko da.

Araudian, berez, ez da atzerapenik onartzen, finala izan ezik; baina urtero errepikatzen den auzia izaki, badu edozein kasutan, baita honetan ere, atzerapena onartua izateko hainbat atal. Aurkezpen egunean banatutako txostenean jartzen duenaren arabera, «pilotariak osasun arazoak ditueneko egoeretan eta sendatzeko ustezko arrazoi objektiboak izan daitezkeenean, araudi honetan ezarritako erreferentzia datak baino haratago finkatu daiteke partida, betiere EPELeko Txapelketako Epaile Bakarraren iritziz eta Kirol Batzordeari entzun eta gero».

Hori hala izan dadin, hiru baldintza ezartzen ditu legediak. «Partidako data berria hurrengo fase edo jardunaldiaren aurretik izan dadila», kasu honetan betetzen ez dena, hurrengo larunbatean bi partida jokatuko dira-eta; «partidako data berriak, hurrengo fase edo jardunaldia moldatzeko ondoriorik ez dezala izan», eta «partidako data berria pilotariak hurrengo fasea jokatzeko nahikoa errekuperazio denbora izan dezala».

Partida honekin eman nahi zioten Aspen hasiera Astelenaren neguko denboraldiari, baina bigarren mailako txapelketako batekin izan beharko du, Merino III.ak eta Gorkak jokatuko dutena. Hurrengo igandean, Barriola/Saralegiz gain, Zubieta eta Urrutikoetxeak ere jokatuko dute kaiolako partida.

Aldaketa Labriten

Larunbatean Labriten izango den jaialdiak ere izan du aldaketarik, Bengoetxea VI.a eta Beroiz neurtuko dituen lehiaketako partida lehena izango baita.

Astelena

Neguko denboraldiari hasiera emango dion jaialdia mantendu egingo da eta Merino III.a / Gorka, bigarren mailako txapelketako partida jokatuko da, binakako beste birekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo