GARA > Idatzia > Euskal Herria

Parisko Arkutik jausarazi zuten gazteak salaketa jarri du, «hilketa saiakeragatik»

Jon Anzaren desagerpena eta heriotza salatzeko, Parisko Garaipen Arkuan ekimena egin zuen gazte talde batek, joan den apirilean. Bertan zauritutako ekintzaileak salaketa jarri du aste honen hasieran. «Hilketa saiakera» izan daitekeelakoan, ikerketa abiatzeko eskatu dio Fiskaltzari.
p012_f02.jpg

Arantxa MANTEROLA |

Jon Anzari gertatutakoa argitzeko eskatuz eta kasuaren inguruan zegoen «isiltasuna» salatuz, gazte talde batek ekimen ikusgarria burutu zuen, apirilaren 16an, Parisko Garaipen Arkuan. Alta, ekintza ez zen aurreikusi bezala gertatu, ekintzaileak jaitsarazteko esku hartzean, Xabier-Tubal Abrisketa handik jaustea eragin baitzuen Poliziak.

Ondorioz, gazteak lesioak jasan zituen, besteak beste, bizkarrezurrean, oinetan eta eskuetan. Orain, bere egunean ira- garri zuen bezala, salaketa bat tartekatzea deliberatu du.

Jon Anza Kolektiboko kideak eta ekintzan parte hartu zuten zenbait gazte lagun zituela, Filipe Aramendi bere abokatuarekin azaldu zituen atzo, Baionan, salaketaren nondik norakoak.

Lekukotasunak aztertu os- tean, «ekintza baketsu» haren inguruan «jarrera anormalak» agertu zirela uste du abokatuak. Izan ere, poliziak jakinaren gainean zeuden bi soken mutur banatan zeudela ekintzaileak, penduluaren sistema erabiliz, kon- trapisua egiteko.

Polizia, gaztelaniaz mintzo

Hori aitortu omen zieten «gaztelaniaz mintzatzen» ziren bi poliziek ekintzaileei. Hala eta guztiz ere, soka eten egin zuten eta Abrisketa 20 metrotik behera amildu zen.

Gertaera horretan oinarrituz, urriaren 11n salaketa aurkeztu zuen Parisko Fiskaltzaren aitzinean, militanteen ekintza geldiarazteko eta soketatik askatzeko zer-nolako jardunbidea izan zuten iker dezatela eskatuz.

Bi hutsegite zigorgarriak izan daitezke, abokatuaren esanetan: «Lehena hilketa saiakera, poliziek soka eteteak izango zituen ondorioen jakitun baitziren, eta, hortaz, Abrisketa jausarazteko borondatea zegoela susmatu daiteke. Ikerketak ez balio akusazio horri bide emanen, gutxienez, nahitako indarkeria atxikitzeko eskatu dugu. Gainera, agintea duten funtzionarioek egina eta bat baino gehiago izateagatik inguruabar astungarritzat hartzeko ere eskatu dugu».

Ikerketarako eta egiaz zer gertatu zen jakiteko, beste bikotea askatu zuen suhiltzaileen testigantza «oso garrantzitsua» izango dela uste du Aramendik, are eta gehiago, kontuan hartzen bada suhiltzaileok Abrisketa eta sokaren beste aldean zegoen ekintzailea askatzera zihoazela, poliziek garabitik jaitsarazi zituztela, eta beren lekua hartu.

Anza Kolektiboaren izenean, Gabi Mouescak gazteen elkartasun ekintza goraipatu zuen, eta Abrisketak jarri duen salaketarekin «bat egiten» dutela adierazi. Militante donostiarraren heriotzaren inguruan «egia osoa» argitu arte lanean segituko dutela nabarmendu zuen.

Anaiz Funosasek gogora ekarri zuen Parisko ekimena zein testuingurutan egin zen, «justu Jon Anzaren gorpua `aurkitu' zutenetik hilabetera eta gertatu- ko guztia salatzeko Ziburun egin zen manifestazioaren bezperan».

SEGURTASUNA

Suhiltzaileek ez bezala, poliziek ekintzaileen segurtasuna bermatzeko neurririk ez zutela hartu uste du Abrisketaren abokatuak. Are gehiago, gaztea jausarazteko «borondatea» zutela susmatzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo