GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Gipuzkoako metalaren hitzarmen duin baten alde

Gipuzkoako metal sektoreko langileek azken hiru egunetan egindako grebak ondo erakusten du gaur egun langile guztiek beren eskubideei eusteko eta kasu askotan berreskuratzeko zein bide hartu behar duten. ELAk eta LABek deitutako grebak oihartzun handia izan du, nahiz eta, ohikoa eta espero izatekoa zenez, Adegik garrantzi eskasa eman dion -langile askok greba dela-eta jasan dituzten mehatxu eta presioak, ordea, aipatu ere ez ditu egiten-. Azaro hasierako greba egunen zain, patronalak atzo esan zuen metaleko «hitzarmen duin» baten aldeko apustua egiten duela. Ez zuen halakorik erakutsi negoziazio mahaira ez zela itzuliko esan zuenean, grebarako deiak indarrean jarraitzea aitzakia jarrita, ELAk eta LABek lehenengo bi greba egunak bertan behera uztea erabakia zuten arren. Dirudienez, akordio batera iristeko borondatea erakusteko keinuak alde bakar batek egin behar ditu, eta presioa egitea beste aldearen eskubide esklusiboa da: enpresaburuena, jakina, haien logikaren arabera behinik behin.

Gipuzkoako metaleko hitzarmen bidezkoa lortzea urte askotako borrokaren bidez lortutako eskubide aitorpenari eustea da. Horixe baino ez da hitzarmen duin bat adostea. Patronala, ordea, ez dirudi horretaz ari denik hitzarmen duin baten aldeko apustua egiten duela dioenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo