GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Zaragozaren aurkako norgehiagoka prestatzen

Aprobetxatu beharreko aukera

Belauneko lesioa osatu eta gero, iazko azken jardunalditik jokatu ez duen hamaikakoan egongo da bihar Ustaritz.

p030_f01.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Autolaguntzaren guruek kontrakoa esan arren, bizitzak eskaintzen dituen aukerak ez dira agorrezinak, eta gauza bera gertatzen da futbolean. Aprobetxatzen ez den bakoitzak etortzear daudenen zerrenda murrizten du. Horregatik, taldekideen arteko lehiak, eta batez ere, lesioek, maiz «boikotatu» dizkiotenez orain arte izan dituenak, Ustaritzek argi dauka zein garrantzitsua den patuak bidean jartzen duen aukera bakoitza.

Hurrengoari bihar bertan helduko dio, zorteak musu-huts ez badu uzten, orain arte gertatu bezala. Iaz lesioen kalbarioa gainditu ostean -denboraldi osoan izan zuen bakarragatik prezio dotorea ordaindu behar izan zuen-, berrindartuta ekin zion denboraldiari, nahiz eta hasieratik onartu zaila izango zuela jokatzea. «Lesioak izan ditzakedala pentsatu ere ez dut egiten. Beste mentalitate batekin nago dagoeneko», esan zuen abuztuan, Liga hastear zela.

Baina hilabete eta erdi pasatu eta antzinako mamuak agertu dira. Zorteari eta fisikoari dagozkionak. Deialditik kanpo harrapatu zuen, hasteko, Amorebietaren txartel gorriak, denboraldiko estreinako minutuak jokatzeko aukera Aitor Ociori utziz. Handik astebetera, asteko lan-saioek Valentziaren aurkako hamaikakoan kokatzen zutenean, belauneko arazoek galarazi zioten aukera.

Baina Ustaritzek hain zori latzari aurre egiteko lagun ona topatu du, egutegia, hain zuzen ere. Joan den asteburuko atsedenaldiak arazo fisikoak gainditzeko epea luzatu du, eta abadiñotarra, berriro ere, «pole»-an dago, Fernando Amorebieta lesionatuaren hutsunea betetzeko. Badirudi adabakiarena dela bere rola, Joaquin Caparrosen nahiak ezagunak baitira; halere, ez litzateke izango entrenatzaileak 180 graduko bira ematen duen lehen aldia.

Ustaritzek, hala ere, ez dio horri guztiari buelta askorik eman nahi. Aurrekarietan, aukeren garrantzian edota epe luzeko etorkizunean gehiegi pentsatzea presio bilakatu daiteke, eta egun behar duena kontrakoa da, lasaitasuna, alegia.

Hala ere, biharkoa «aukera ona» izango dela onartzen du atzelariak. «Guztiz errekuperatuta nago, jokatzeko aukera izan dezakedala ikusten dut eta dena eman behar dut hamaikakoan egoteko. Aukera ona da eta, ahal badut, eutsi egingo diot», adierazi zuen atzo.

«Beldur barik» ekingo dio, denboraldiko lehen minutuak izango diren arren. «Beharbada erritmo faltan egongo naiz, baina hori jokatzen hartzen da, eta ez daukat inolako beldurrik. Jokatzeko aukera daukat eta nire buruarekin pozik irtetea eta minutu gehiago izan ditzakedala demostratzea dira nire asmoak», nabarmendu zuen, norgehiagoka «azterketatzat» hartzen ez duen arren.

Koikili aurretik

Ustaritzen titular postua ziurtzat eman daiteke, baita Javi Martinezena ere, nafarrak ere guztiz gainditu baitu lesioa. Ez da gauza bera gertatzen ezker hegalarekin, baina atzoko lan-saioa ikusi eta gero, badirudi Koikilik nolabaiteko abantaila hartu duela lasterketa horretan.

Joaquin Caparrosek ez du pista gehiago eskainiko, asteko azken entrenamendua San Mamesen zuzenduko baitu gaur goizean, ateak itxita.

El Arsenal desmiente su interés en Iraizoz

El adjunto a la secretaría técnica del Arsenal Francis Cagigao desmintió ayer que el Arsenal pretenda hacerse con los servicios de Gorka Iraizoz. En una entrevista concedida a Euskal Telebista, Cagigao aseguró que el club londinense «no se ha interesado en ningún momento y tampoco ha mantenido el más mínimo contacto» con el portero navarro.

Árbitros para los próximos compromisos

El aragonés Carlos Clos Gómez arbitrará el partido que enfrentará el próximo domingo a Athletic y Sevilla en el Sánchez Pizjuán (19.00). Aunque sin hora ni fecha concretos, también hay árbitro para el encuentro de ida de los 1/16 de final de la Copa entre Alcorcón y Athletic. Será el gallego Ignacio Iglesias Villanueva.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo