GARA > Idatzia > Kultura

EUSKARA

Londreseko The Lenguage Show 2010 azokan izango da euskara

Lakuako Gobernuko Kultura Saila Londresen da, The Language Show 2010 hizkuntzei buruzko azokan jarri duen «Munduoro euskaraz»erakusmahaiarekin. Azoka atzo zabaldu zen eta hurrengo hiru egunak hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzaren inguruan lan egiten duten eragileekin izango da. Hala, egonaldia euskararen berri eman eta euskararen inguruko hainbat arlori buruzko informazioa eskaintzeko baliatu nahi dute: euskararen egoera, araubidea, historia...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo