GARA > Idatzia > Kultura

MEMORIA HISTORIKOA

Oroimenaren Izarren autobusa Ondarroatik abiatuko da gaur

«Izarren argia» filmak sortu duen gizarte mugimenduari erantzunez, Oroimenaren Izarren autobusak Euskal Herriko hainbat herri igaroko ditu «Ez negarrik egin, egin behar duzuena gu ez ahaztea da» leloa zabalduz. Gaur abiatuko da Ondarroatik. Kafe Antzokian izango da ekitaldia (17.00) eta, besteak beste, Ondarroako eta Mutrikuko haurrek eta Kirmen Uribe eta Arantza Ibarra idazleek parte hartuko dute. Bukatzeko Saturraranera joango dira eta izar formako puxikak askatuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo