GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Heineken Kopa

Biarritzek multzoko lehen postua izango du jokoan Agileran, Ulsterren aurkakoan

p033_f02.jpg

J.L.

Biarritzek Heineken Kopako bere multzoko lehen postua izango du jokoan, bihar 16.00etatik aurrera, Agilera estadioan. Aurrez aurre Ulster talde irlandarra izango du. Bi taldeek lehen jardunaldian garaipena erdietsi zuten, baina irlandarrek bonusa ere egin zuten, eta une honetan zuri-gorriek baino puntu bat gehiago dute sailkapenean.

Olimpyque, ordea, sasoi puntu oso onean dago, pasa den asteburuan erakutsi zuen bezalaxe, eta zaleek itxaropen osoa dute. Ligaxka hasi besterik ez da egin, baina oso laburra denez, hutsegiteak oso garesti ordaintzen dira.

Azken orduko ezusterik ez bada, hamabostekoa honako hau izango da: Haylett-Petty, Ngwenya, Gimenez, Bond, Balsahw, Peyrelongue, Yachvili, Coetzee, August, Jhonstone, Thion, E.Lund, M.Lund, Harinordoki eta Lakafia. Aulkian, berriz, Terrain, Marconet, Barozzi, Carizza, Guyot, Traille, Mignardi eta Bolakoro geratuko dira, partidan zehar tarteren bat izateko asmoarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo