GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Ohorezko maila

Ordizia da faborito Altamirako derbian

J.L.

Ampo Ordiziak eta Pegamo Bera Berak jokatuko dute bihar, 12.00etatik aurrera Altamirako berdegunean, Ohorezko Mailako gipuzkoarren arteko derbia.

Faboritoak etxekoak izango dira. Denboraldi hasiera ikaragarria egin dute, eta aurten sailkapeneko lehen postuan ibil daitezkeela erakusten ari dira. Horri erantsi behar zaio etxean duten indar berezia, azkeneko urte hauetan goierritarrak Altamiran menderatzea ia ezinezkoa bihurtu baita. Donostiarrek ere Liga hasiera ona egin dute, jaitsierako postuetatik aparte dabiltza, eta ezustea eman nahi dute.

Bizkaia Gernikak, berriz, ez luke arazorik izan behar igo berria den CAU Valentziaren aurka. Norgehiagoka Urbietako zelaian jokatuko da bihar 12.00etatik aurrera.

Berde-beltzei uste baino gehiago ari zaie kostatzen denboraldiari tamaina hartzea, baina duten taldearekin emaitzak helduko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo