GARA > Idatzia > Kultura

«Haien hizkuntza hitz egiten ez baduzu, nola ezagut dezakezu haiek bizi duten errealitatea?»

p048_f01_148x220.jpg

Zoe BRAY
Antropologoa eta margolaria

Ez da denbora anitz igaro bere lana ezagutzeko parada ukan genuenetik, Ipar Euskal Herrian XX. eta XXI. mendeetan kantuan ari izan diren bertsolarien margoak egin dituelako, Xalbador, Mattin, Xanpun edo Aitor Sarasua tarteko. Azaroaren 13an Donibane Lohizunen jokatuko den finalean ikusgai izango dira.

Zuraide ETCHEMENDY | DONIBANE GARAZI

Guk duela gutxi ezagutu badugu ere, aspaldi da bere lanari lotua bizi dela Zoe. Eta ez da margolari soil bat, ez behintzat bertsolarien erretratuak egiten dituena. Antropologoa da ikasketaz eta lanbidez, justuki, margoa baliatzen du bere begiz ikusten duen nortasun kultural edo politiko berezitua elkarlotzeko. Parisen sortu zen, baina ez da paristarra; haizea bezala, dabilen toki horretakoa dela aitortu digu, agian, bere oinek ibiltzen duten lur hori guztia berea balitz bezala sentitzen duelako. Ttipia zenetik bizileku anitz ukan ditu, Erroma, Brusela, Paris, Madril, Edinburgo, Oxford... eta horrek bost hizkuntza bikaintasunez menperatzera eraman du. Ikasi duen azkena izan da euskara, eta plazer da berari gure hizkuntzan hitz egiten entzutea.

Zergatik sartu zitzaizun buruan Euskal Herria?

Aita britainiarra dut, Nicholas Bray kazetaria, eta horregatik ibili gara alde batetik bestera ibilian, baina Jossette Dacosta ene amaren ama, beraz amatxi, Ahatsan sortua da; horrela, banituen euskal jatorriak, oporretan ere beti etortzen ginen honat, eta betidanik erakartzen ninduen euskal munduak. Gero, Edinburgon antropologia ikasketak egiten ari nintzelarik, tesia egin behar nuen, eta Euskal Herriari buruz egitea deliberatu nuen; bide batez, honat etorri eta euskara ikasteko baliatuko nuela ere erabaki nuen. Ortzaizen jarri nintzen bizitzen, herri aproposa baitzen azterketa sakon bat egiteko. Herri ttipia da Ortzaize, eta hain eremu ttipian badira hiru hezkuntza desberdin, euskarazko ikastola, frantsesezko eskola publikoa, bai eta erlijioarekin loturikoa ere. Gizartea ere biziki anitza da, euskaldunak eta frantsesak alde batetik, elkarrekin bizi dira, baina ez elkarturik, bakoitzak bere kulturari eusten dio.

Eta hemen bildu zenituen esperientziekin liburu bat ere argitaratu zenuen...

Bai, baina berantago izan zen hori, tesia egin ondoren, euskal munduaren bizipenetan sakondu nahi nuen, eta Bidasoa zatikatzen zuen mugari buruz azterketa bat egitea deliberatu nuen. 2004an ingelesez argitaratua da liburua, «Living boundaries: frontiers and identity in the Basque Country» (Limiteetan bizitzen: mugak eta nortasunak Euskal Herrian). Horretarako, Txingudiko lurraldea hautatu nuen, Irun eta Hendaia artean bizi izan nintzen bi urtetan. Ez zen erraza, jendea elkarrizketatzen nuen, heien bizimoldeari buruz galdetu, bideoan hartzen nituen... eta urruntasuna mantendu behar nuen beti. Nortasun kulturala, soziala eta politikoa aztertu nituen han. Nortasun desberdinak topatu nituen. Nire lehen ideia dokumental moduko bat egitea zen, baina azkenean bildu nuen guztia liburu bilakatu zen.

«Nortasun desberdinak» erraten duzu, baina nortasuna ez al da beti berdina?

Ez, ez, beti ari zara zure nortasuna eraikitzen. Hasteko, dena aldatzen da, jendearen harremanak heien artean, bizitokiarekin, denborak aitzina egin arau desberdinak dira. Pertsona baten izaera eta nortasuna etengabe aldatzen doaz, eboluzioan daude, barnean gordetzen da zerbait berdina, baina bizitako esperientziek, ikusitako gauza desberdinek aldatu egiten zaituzte, nonbait bizitzen egon ondoren aurretiaz zenuen nortasuna ez duzu berdin sentitzen. Pentsa ere, mugari buruzko liburu hori orain sei urte argitaratua dela, eta ikusi, geroztik zenbat aldatu diren tokiak adibidez, aduanarik ez da, Ficoba eraiki dute... eta inguruaren aldaketak nahi ala ez aldatzen ditu inguru horretan bizi direnen bizi manerak.

Eta euskaldunak biziki desberdinak garela uste duzu?

Zer da euskaldun bat zuretzat? Ze, jadanik galdera horrentzat ez duzu erantzun berdinik topatuko. Batzuk erranen dizute euskaraz hitz egiten duena dela euskalduna, bestetzuk Euskal Herrian sortu den hura, eta izanen dira hemen bizi direlako hala sentitzen direla erranen dizutenak ere. Badira errealitate desberdinak hemen, anitz mundu desberdinak, toki ttipia da, baina anitz gauza desberdin ikusten da batekin mintzatu edo beste batekin mintzatu ondoren. Elkar gurutzatzen gara, bat egiten dugu eremu berean, baina denak gure maneran bizi gara.

Eta eboluziorik ikusten da eremu ttipi horretan?

Emeki-emeki eboluzio bat ematen ari dela ikus daiteke, baina ez dago argi zein norabidetan den. Adibidez, gazteak mugaren alde batetik bestera ibiltzen dira, baina ez dira hizkuntza gehiagotan mintzatzen, batzuk bi hizkuntza dakizkite, baina badira bakar batean mintzatzen direnak, eta hiru hitz egitea beharrezkoa litzateke ezagutzan sakontzeko, eta ez da maiz ikusten kasu hori. Eta... hizkuntza hitz egiten ez baduzu, nola ikus eta ezagut dezakezu besteek bizi duten errealitatea?

Zure antropologo lanbideari gehitu diozu margolariarena...

Duela bederatzi urte hasi nintzen margotzen. Pentsatzen dut oraindik lan edo aspektu hau deskubritzen ari naizela, teknika ikasi, argiaren kontrasteak baliatu eta landu... Eta ene margoak beti ukan du lotura identitatearekin. Margotzen dudan pertsona bere errealitatean marraztu nahi dut, horretan saiatzen naiz, tindatzea antropologiaren luzapen bat dela sinesten dut, etnografia da hori niretzat. Nik ikusten dudana margotzen dut, nire maneran, ikusia ulertzen dudan moduan.

Eta bertsolariak margotzeko ideia hori?

Larraldeako Andoni Iturriozek luzatu zidan ideia eta aukera. Ez nuen bertsolari mundua ezagutzen, baina arte ikusgarri bat dela iruditu zitzaidan ezagutu ahala. Gero, margo batzuk argazkietatik egin nituen, hilik baitira bertsolari anitz, beste batzuk nire aitzinean jarri ziren margoarentzat, eta heien izaera eta mundua ezagutu nahi nuen, nahiz eta jakin hori egiteko ez nuela denbora anitz... kontent naiz atera den emaitzarekin. Jendeak ikus dezala eta ea zer irudikapen egiten duen, edo zer iradokitzen dioten margoek.

Eta Zoerekin hizketatzeak lerro labur hauek baino askozaz gehiagorako ematen duela jakinagatik ere, Donibane Garazin bere amak duen estudioan utzi dugu lanean. Eta bere begiekin margo bat egin digun sentsazioarekin joan gara handik.

Mikel INSAUSTI

Los únicos realizadores que, además de enfrentarse al análisis de la crítica, tienen que aguantar a un tipo de espectador demasiado exigente, son los de cine fantaterrorífico. El público de este género es muy maniático y difícil de agradar, tal como lo ha podido comprobar en sus propias carnes Guillem Morales. En el Festival de Sitges tuvo que presenciar el desmenuzamiento enfermizo y sistemático de su película, escena por escena. No es justo, porque otros estrenos comerciales no son sometidos a semejante prueba de laboratorio, ya que no hay realización, sea del género que fuere, que resista una revisión tan a fondo. Tampoco le perdonan el haberse iniciado con una ópera prima de culto, y de repente todo el mundo ha visto «El habitante incierto» y la compara con «Los ojos de Julia». Pero no acaba ahí la cosa, porque se le pide que mantenga el nivel de éxito alcanzado por la misma productora con «El orfanato», también apadrinada por Guillermo del Toro. Con tanta objeción resulta complicado sentarse a ver de manera desprejuiciada un producto de suspense que lo único que pretende es hacernos sentir el tipo de miedo al que mejor se presta la sala oscura.

Y si por algo merece la pena ver «Los ojos de Julia» es porque Guillem Morales se pone en todo momento en el lugar del espectador medio, sin engañarle o escamotearle la información. Fiel a los principios de Hitchcock, deja que nos identifiquemos con la víctima de la trama, de forma que su pérdida del sentido de la vista se perciba desde la butaca sintiendo la misma desorientación que ella siente. Al no mostrar a cámara los rostros de los personajes clave estamos a la par con una Belén Rueda que ha nacido para sufrir, para convertirse en la nueva reina del grito y del susto inevitables. Su antagonista, como buen perturbado, debe de padecer tanto o más que ella, lo que expresa desgarradoramente el turbador Pablo Derqui, en representación de los seres invisibles que surgen de las sombras y no soportan la luz que les margina.

 
Ficha

Dirección: Guillem Morales

Guión: Guillem Morales y Oriol Paulo.

Intérpretes: Belén Rueda, Lluís Homar, Pablo Derqui, Joan Dalmau, Francesc Orella.

País: Estado español, 2010.

Duración: 107 m.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo