GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal gazteriaren kriminalizazioa salatu du Segik Baionan, Lapurdi zubia moztuta

p012_f01.jpg

GARA |

Joan den urriaren 22an 14 euskal gazte atxilotu zituen Polizia espainolak Auzitegi Nazional espainolaren aginduz, «Segi berriz sortzen ahalegintzea» leporatuta. Hala, egun berean, Segik elkarretaratzea egin zuen Estatu espainolak Baionan duen kontsuletxean, eta iragan ostiralean, hilaren 29an, berriz, gazteak espetxeratu eta tortura salaketak iristearekin batera, gazte erakundeko hogei bat kidek hiriburuko Lapurdi zubian errepidea moztu eta «Euskal gazteria aitzina!» leloa zeraman banderola erraldoi bat eskegi zuten segidan bertan.

Segiren aburuz, Estatu espainolak eta frantsesak herri mugimenduaren kriminalizazioa bultzatzen du propagandaren eta errepresioaren eskutik, eta horren erakusle izan da gazte mugimenduaren aurkako azken polizia operazioa ere. «Gazteriak egoera iraul dezake, etorkizunean sinetsiz, irabazteko ahalak eskuratuz helburuetara hel daiteke; horregatik da Estatuen jomugan. Oztopoak eta kolpeak anitz izango badira ere, ezin gara gure bidetik baztertu. Guri dagokigu, errepresioa eta kriminalizazioa salatuz, fronte guzietan garaipenaren ateak irekitzea», nabarmendu zuen Segik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo