ESPETXE POLITIKA
Meaux-eko espetxeko lau euskal presoek gose greban jarraitzen dute
Meaux-eko kartzela frantsesean preso dituzten lau euskal herritarrek gose greban jarraitzen dute joan den urriaren 14tik, aitatasun eskubidearen defentsan. Joan den hilean ekin zioten protestari, Iker Beristain euskal presoari, berriki aita izan delarik, Le Vert epaileak alaba ikusteko bisita baimenik ematen ez diolako. Amnistiaren aldeko mugimenduak aditzera emandakoaren arabera, Le Vert epailea espetxearen informazioaren zain da Beristaini baimena eman ala ez erabakitzeko. Atzo, 50 lagun elkarretaratu ziren Altsasun presoen alde.