ERREPRESIOA
Tortura salatzeko ekimenak egin dituzte udalerri ugaritan
Joan den astean espetxeratu zituzten gazte independentisten tortura testigantzak jaso eta Portu eta Sarasola lesakarren tortura kasuak auzitara iritsi diren astean, eta Donostian tortura salatzeko manifestazio nazional jendetsua izan baino lehen, euskal udalerri eta auzo ugaritan polizia kasernatan eta inkomunikazio aldian ematen diren tratu txarrak salatzeko ekimenak egin dituzte iragan egunotan. Amnistiaren aldeko mugimenduaren esanetan, Leitza, Donostia, Bergara, Arratia, Azpeitia eta Iruñean egin dira protestak, besteren artean.