GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Nekaneren gol batek erabaki du derbia eta Athleticek goiko borrokan darrai

 

EIBAR 0
ATHLETIC  1

GARA | BILBO
Nekanek ordu erdira sartutako golak erabaki zuen Unben jokatutako euskal derbia eta, lortutako hiru puntuei esker, Athletic sailkapeneko bigarren tokian da, 3 puntura; eibartarrek, berriz, beheko postuetatik ihes egin ezinik jarraitzen dute.
Talde bizkaitarrak izan zituen norgehiagokako abagunerik garbienak eta hogeigarren minutuan markagailuan aurrea hartzeko zorian izan ziren Nekaneri esker. Hamar minutura, ordea, Nekanek berak, ez zuen hutsik egin Iragarneren aurrean.
Berdinketa, eskura
Hala ere, nahiz eta bigarren zatian zuri-gorriek baloia erraz mugitzea lortu zuten, ez ziren partida erabakita uzteko gai izan eta Berasaluzeren neskak oso garesti ordaintzeko zorian izan ziren; laurogeita hamar minutuak beteak zirenean eta derbiko hiru puntuak Bilborantz zihoazela, Lorenak areaz kanpotik astindutako baloiak zutoina jo, eta esku-hutsik gelditu zen Eibar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo